[Librezale] Gure Webgunetik .org desagerrarazi

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Ira 11, 22:31:39, CEST 2016


Aupa,

Azken asanbladan foroa ez kentzearen alde tinko ibili zena ni izan
nintzenez, jada esanda dudana errepikatuko dut, ez dut dagoeneko uste
foroak lehen betetzen zuen papera betetzen duenik, Librezaleren periferian
dabiltzanentzat erabilerraza den ordezko bat badago, eta Telegram taldea
azalean publizitatuta ordezko hori izan zitekeen, ez dut foroa artxibatzeko
arazorik ikusten gaur egun.

Pootle ez dut hain argi, nire ustez galera bat litzateke, egia da ez dugula
asko erabili, baina ez dugu ordezkorik ere. Erabilera potentzialik ikusten
al diot? bai, adibidez KDE gero eta ahulago ikusten dut eta agian oraingo
arduradunak hala nahiko balu, hemen bultzadatxo bat eman dakioke. Hau nire
buruan dabiltzan pentsamenduak besterik ez dira, ez dut hori gertatu dadin
ezer egin oraindik, egiak egi.

Bi gauek hauek beste hari bat merezi zutela uste dut ere.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160911/9d3cd57c/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago