[Librezale] Gure Webgunetik .org desagerrarazi

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ira 11, 17:39:24, CEST 2016


ig., 2016.eko iraren 04a 20:48(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak
idatzi zuen:
> ar., 2016.eko aburen 30a 22:21(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo,
>>
>> Gaur gure wikitik bueltatxo bat ematen hasi eta ScummVM proiektuaren
>> orrira sartzera nindoala, "Diario Masturbatorio de una chica"
>> artikuluarekin egin dut topo.
> 
> Foroa ere spam zulo bat da gaur egun, eta webguneko azalean foroko azken
> mezuak agertzen direnez, spam mezu horiek zuzenean azalean ikusten dira.
> Itxura txarra ematen du.
> 
> Webgunearen azala foroarekin lotzen duen widgeta gutxienez kendu beharko
> litzatekeela uste dut.
> 
> Asier.
> 

Egia esan nik ez dut inoiz foroa erabili. Albisteren bat edo beste
argitaratu nituen duela urte batzuk eta WordPress-eko foroa jarraitzen
dut badaezpada, baina zalantzak ditut zenbaterako erabilgarritasuna duten.

Osoitzek sortutako Telegram taldean mugimendua dago ia astero baina
foroan 2016 urte osoan lau kontu bakarrik mugitu direla ikusi dut
oraintxe bertan. Merezi du spam arazoak sortzen dizkigun tresna hau
mantentzea? Nire ustez aurrera edo atzera egitea izango zen
pragmatikoena. Edo foroak indartzeko saiakera bat egiten dugu edo
kentzen ditugu.

Hau proposamen bat besterik ez da. Norbaitek beste modu batera ikusten
badu gaia, esan dezala mesedez!

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago