Aupa,

Azken asanbladan foroa ez kentzearen alde tinko ibili zena ni izan nintzenez, jada esanda dudana errepikatuko dut, ez dut dagoeneko uste foroak lehen betetzen zuen papera betetzen duenik, Librezaleren periferian dabiltzanentzat erabilerraza den ordezko bat badago, eta Telegram taldea azalean publizitatuta ordezko hori izan zitekeen, ez dut foroa artxibatzeko arazorik ikusten gaur egun.

Pootle ez dut hain argi, nire ustez galera bat litzateke, egia da ez dugula asko erabili, baina ez dugu ordezkorik ere. Erabilera potentzialik ikusten al diot? bai, adibidez KDE gero eta ahulago ikusten dut eta agian oraingo arduradunak hala nahiko balu, hemen bultzadatxo bat eman dakioke. Hau nire buruan dabiltzan pentsamenduak besterik ez dira, ez dut hori gertatu dadin ezer egin oraindik, egiak egi.

Bi gauek hauek beste hari bat merezi zutela uste dut ere.

Osoitz