[Librezale] GPSren lorratza edo arrastoa

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 3, 01:38:05, CEST 2016


Aupa:

OsmAnd-ekin bueltaka, duda izan dut gaia ateratzea ala ez. Baina 
ateratzekotan hobe orain ateratzea. Viking GPS ikustaile eta editorearen 
lokalizazioa egitean arlo honetan maiz erabiltzen diren hiru termino 
nola eman aztertzen ibili nintzen: track, waypoint eta route. Azkenean 
arrasto, bide-puntu eta ibilbide terminoak erabili nituen.

Osoitzek OsmAnd-en bide-puntu eta ibilbide terminoak erabiltzen ditu 
baina track terminoa lokalizatzeko lorratz terminoa erabili du. Lorratz 
eta arrasto sinonimoak dira, bai, baina nik lorratza iraupen gutxiko 
arrasto moduan hartzen dut, gehien bat ontziek eta hegazkinen uretan eta 
airean uzten duten markekin lotzen dut nik. Marka iraunkorragoa denean 
egokiagoa iruditzen zait arrasto terminoa. Pertsona batek epe luzerako 
eragina duen zerbait egiten duenean arrastoa uzten du. GPS arloan track 
terminoa duen esanahiarekin arrastoa terminoa hobe egokitzen dela 
iruditzen zait: arrastoa jarraitu, arrastoa galdu, arrastotik kanpo, 
arrastoa gorde, arrastoa kargatu, edo deskargatu...

Nola ikusten duzue?




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago