[Librezale] GPSren lorratza edo arrastoa

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 10, 00:06:33, CEST 2016


Quorum falta dela eta, utz ditzagun zure lorratz maitagarriak eta nire 
arrasto kirasdunak dauden daudenean garai batez. Edukiko dugu aurrerago 
zirt edo zart egiteko irizpide gehiago.

Alex

og., 2016.eko iraren 08a 22:30(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Tira ba,
>
> Ez dirudi eztabaida handia dagoenik, ezta estetika eta poetikaren 
> zentzurik. Bakarrik geratu naiz alaba bati izen bezala jartzeko bezain 
> eder, lirain eta polita den lorratz defendatuz.
>
> Ohiturek ez dute denbora asko behar ohitura bihurtzeko eta 
> galtzontziloa aldatzeko ordua heldu dela adierazten duen arrasto hori 
> nahiago dute hitz egin duten apurrek.
>
> Ados orduan, muturra oker eta marmarka arrasto erabiliko dut OsmAnd 
> aplikazioaren itzulpenean.
>
> Mar mar,
>
> Osoitz
>
>
> Alexander Gabillondo<alexgabilondo a bildua gmail.com 
> <mailto:alexgabilondo a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko 
> irailak 3 14:10):
>
>     lr., 2016.eko iraren 03a 12:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>>
>>     ...
>>     > Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.
>>
>>     Ez dut aurkitu non, ikusi dudanagatik Wikiloc Trail erabiltzen du
>>     ingelesez Track en ordez, ezta? Trail agertzen zen tokietan bi
>>     eratara aurkitu dut itzulita Ibilbide gisa eta Kokaleku gisa.
>>     Biak ala biak nire ustez okerrak. Wikiloc webgunea ia osorik
>>     erdaraz agertzen zait, oso gutxi dago itzulita eta ez dirudi
>>     hiztegia lantzeko ahalegin handirik egin denik. Android
>>     aplikazioan ez dut Euskararen arrastorik aurkitu.
>>     ...
>
>     Erantsitako irudian ikus daiteke non erabiltzen duen arrasto terminoa.
>
>     Dena den arrazoia duzu nahiko utzita dutela euskal lokalizazioa.
>
>
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.eus
>     http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>     <http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160910/7239485a/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago