[Librezale] GPSren lorratza edo arrastoa

dooteo dooteo a bildua zundan.com
Lar, Ira 10, 11:36:21, CEST 2016


Egunon guztioi,

Espero beranduegi ez izatea. 

GNOMEko programa batzuetan 'aztarna' terminoa erabili izan da:

	Aisleriot : 'Trail' == Aztarna
	Evolution : 'clues' == Aztarna
	gnome-games : tracker == aztarnari

'aztarna' terminoa 'arrasto' baino egokiagoa iruditzen zait.

Dooteo

Jatorrizko mezua: lr., 2016-09-10 00:06 +0200, egilea: Alexander
Gabillondo
> Quorum falta dela eta, utz ditzagun zure lorratz maitagarriak eta
> nire arrasto kirasdunak dauden daudenean garai batez. Edukiko dugu
> aurrerago zirt edo zart egiteko irizpide gehiago.
> 
> Alex
> 
> og., 2016.eko iraren 08a 22:30(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> > Tira ba,
> > 
> > Ez dirudi eztabaida handia dagoenik, ezta estetika eta poetikaren
> > zentzurik. Bakarrik geratu naiz alaba bati izen bezala jartzeko
> > bezain eder, lirain eta polita den lorratz defendatuz.
> > 
> > Ohiturek ez dute denbora asko behar ohitura bihurtzeko eta
> > galtzontziloa aldatzeko ordua heldu dela adierazten duen arrasto
> > hori nahiago dute hitz egin duten apurrek.
> > 
> > Ados orduan, muturra oker eta marmarka arrasto erabiliko dut OsmAnd
> > aplikazioaren itzulpenean.
> > 
> > Mar mar,
> > 
> > Osoitz
> > 
> > 
> > Alexander Gabillondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> > zuen (2016(e)ko irailak 3 14:10):
> > > lr., 2016.eko iraren 03a 12:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi
> > > zuen:
> > > > 
> > > > ...
> > > > > Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.
> > > > 
> > > > Ez dut aurkitu non, ikusi dudanagatik Wikiloc Trail erabiltzen
> > > > du ingelesez Track en ordez, ezta? Trail agertzen zen tokietan
> > > > bi eratara aurkitu dut itzulita Ibilbide gisa eta Kokaleku
> > > > gisa. Biak ala biak nire ustez okerrak. Wikiloc webgunea ia
> > > > osorik erdaraz agertzen zait, oso gutxi dago itzulita eta ez
> > > > dirudi hiztegia lantzeko ahalegin handirik egin denik. Android
> > > > aplikazioan ez dut Euskararen arrastorik aurkitu.
> > > > ...
> > > Erantsitako irudian ikus daiteke non erabiltzen duen arrasto
> > > terminoa.
> > > Dena den arrazoia duzu nahiko utzita dutela euskal lokalizazioa.
> > > 
> > > _______________________________________________
> > > Librezale mailing list
> > > Librezale a bildua librezale.eus
> > > http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> > > 
> > > 
> > 
> > 
> > 
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.eus
> > http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago