[Librezale] GPSren lorratza edo arrastoa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Ira 8, 22:30:59, CEST 2016
Tira ba,
Ez dirudi eztabaida handia dagoenik, ezta estetika eta poetikaren
zentzurik. Bakarrik geratu naiz alaba bati izen bezala jartzeko bezain
eder, lirain eta polita den lorratz defendatuz.
Ohiturek ez dute denbora asko behar ohitura bihurtzeko eta galtzontziloa
aldatzeko ordua heldu dela adierazten duen arrasto hori nahiago dute hitz
egin duten apurrek.
Ados orduan, muturra oker eta marmarka arrasto erabiliko dut OsmAnd
aplikazioaren itzulpenean.
Mar mar,
Osoitz
Alexander Gabillondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 3 14:10):
> lr., 2016.eko iraren 03a 12:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>
>
> ...
> > Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.
>
> Ez dut aurkitu non, ikusi dudanagatik Wikiloc Trail erabiltzen du
> ingelesez Track en ordez, ezta? Trail agertzen zen tokietan bi eratara
> aurkitu dut itzulita Ibilbide gisa eta Kokaleku gisa. Biak ala biak nire
> ustez okerrak. Wikiloc webgunea ia osorik erdaraz agertzen zait, oso gutxi
> dago itzulita eta ez dirudi hiztegia lantzeko ahalegin handirik egin denik.
> Android aplikazioan ez dut Euskararen arrastorik aurkitu.
> ...
>
> Erantsitako irudian ikus daiteke non erabiltzen duen arrasto terminoa.
>
> Dena den arrazoia duzu nahiko utzita dutela euskal lokalizazioa.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160908/7e5caac7/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago