[Librezale] WordPress glosarioa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 22:22:15, CEST 2016
Aupa,
Oro har Txopik hartutako erabakiekin bat nator "katedradun" iturrien
erabaki batzuetaz aldentzen denean, adibide bat jartzeko nik ere
"accesibility" erabilerraztasun bezala itzultzean kontzeptu gurutzaketa bat
dagoela uste dut, hori "usability" kontzeptuari dagokiola.
e-mail kontuan sakonduz, ez dakit zein den hiztegigileek e-posta kontuan ez
hartzeko duten arrazoia, ezagutuko banu agian iritziz aldatu nezake, baina
e-posta izan zen ezagutu nuen euskarazko lehen hitza eta naturaltasunez
erabiltzen zen eta da, e-maila ere erabiltzen zen eta da kaleko hizkuntzan,
baina nik helbide elektroniko ez dut hainbeste ikusi programen
itzulpenetatik kanpo.
Memoriak kale egiten ez badit e-posta gisa itzulita jaso genuen Mozillan,
Elhuyar eta Uzeiren lanari testigua hartu genionean. Handik gutxira ePosta
formara aldatzea erabaki genuen Mozilla Foroan izandako eztabaida eta
bozketa baten ondorioz (garaian ez zegoen edo ez guk genuen horren argi
nola idatzi behar zen), eta nahiko beranduago aldatu zen helbide
elektronikora, nik ez nuen erabaki horretan parte hartu eta ez dakit nola
hartu zen, baina testuinguru horretan ez nion arazorik aurkitu, ondo
ulertzen nuen esanahia.
Denborarekin e-posta hitzak abantaila garrantzitsu batzuk dituela jabetu
naiz:
1. Askoz laburragoa da. Erraz sartzen da menuetan eta espazio mugak
dituzten kateetan, mugikorrerako aplikazioetan honek garrantzia hartu du.
2. Kontzeptua zehaztasunez definitzen du, protokoloari erreferentzia egiten
dio. Zehaztasun hau kritikoa bihurtu da mezu eta helbide elektroniko mota
ugari baitauzkagu orain (e-posta, Telegram, Twitter...), eta une labur
batez Mozillaren estilo berriari jarraitzen hasi banintzaion ere, e-posta
hobestera bueltatu nintzen CyanogenMod eta Telegram proiektuen kate batzuk
bestela ulergaitzak edo oso konplexuak bihurtzen zirelako. Adibidez (buruz
nabil): Zure helbide elektronikora mezu bat bidaliko dizugu kontua
berresteko. Zein helbide? Telegram? emaila?...
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161027/6d5e951c/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago