[Librezale] WordPress glosarioa
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Urr 27, 21:05:46, CEST 2016
27.10.2016 12:51-ean, Dooteo idatzi zuen:
> Jatorrizko mezua: og., 2016-10-27 11:39 +0200, egilea: Julen Ruiz
> Aizpuru
>> Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> urriak 26 22:53):
>> > Kaixo:
>> >
>> > Aspalditik neukan gogoa WordPress proiektuko itzulpen lana laguntzeko estilo
>> > gida zehatz bat eta glosario zehatz bat prestatzearena. Bada azkenean
>> > animatu naiz eta glosarioa egiten hasi naiz:
>> >
>> > https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
>> >
>> > Proiektuko GTE itzultzaileok bertan zuzenean idatz dezakezue. Besteok,
>> > edozein ekarpen egin dezakezue gogokoen duzuen bidetik: e-posta zerrenda
>> > hau, e-posta pribatua, WordPress-eko slack, Librezaleko Telegram taldea...
>>
>>
>> Ona Txopi, eskerrik asko lan hau hartzeagatik!
>>
>> Zerrenda begiratu dut eta 'e-mail' sarrerak arreta eman dit. 'e-posta'
>> ematen du termino gisa eta zera dio:
>>
>> "Beti idatzi gidoi eta guzti. Interfazean lekua egonez gero eta
>> arrazoiren batengatik interesatuz gero, "posta elektroniko" bezala
>> itzul daiteke. Ez itzuli "helbide elektroniko" bezala".
>>
>> Akaso bakarren bat eskapatuko zait, baina begiratu izan ditudan
>> glosario/hiztegi profesionaletan (adib. Elhuyar, Euskalterm,
>> Microsoft), ez dut sekula 'e-posta' ikusi. Beti eman izan da 'posta
>> elektroniko' eta 'helbide elektroniko' gisara (eta forma laburragoa
>> behar denean, 'helb. el.'). Nik ere halaxe erabili izan dut.
>>
>> Kontuan izan bestalde, ingelesezko 'e-mail' oso anbiguoa dela
>> testuingururik gabe: batzuetan zerbitzuaren izena da ('posta
>> elektronikoa'), bestetan mezuari berari dagokio ('mezu elektronikoa',
>> 'posta elektronikoko mezua') eta batzuetan 'e-mail address'en forma
>> labur gisara ere erabiltzen da ('helbide elektroniko'). Hitz
>> elkartuetan ere erabiltzen da ('e-mail account', 'posta-kontu')
>>
>> Lagungarri delakoan,
>> Julen.
>
> Egunon guztioi,
>
> 'e-mail' terminoari buruz GNOME, OOo eta bestelako aplikazio gehienetan
> 'helbide elektroniko' gisa euskaratu izan da, eta laburrean 'helb.
> el.',
> beti ere postari dagokion helbide baten testuinguruan. Bestela, 'mezu'
> erabiltzen da norbaiti 'korreo' bat bidaltzea adierazteko.
Kaixo:
Zeinen gai interesgarria!
Lehenik eta behin argi gera dadila aplikazio horretako glosarioa,
aplikazio horretakoa dela. Ni hitz batzuekin gusturago nago eta beste
batzuekin gutxiago. Kontua da aplikazio horretan itzultzaile guztiok
termino berdinak erabiltzea aplikazioko leku guztietan, interfazea
homogeneoa izateko eta ondorioz ulergarriagoa eta erabiltzeko errazagoa.
Beraz, glosario hori WordPress-en egiten denaren isla da. Glosarioko
hitz bat aldatzeak aurretik aplikazioan hitz hori agertzen den leku
guztiak aldatzea eskatzen du, aipatutako homogeneotasuna mantentzeko. Ez
da wishlist bat, baizik eta hein handi batean dagoenaren ispilua. Hau
jakina dela suposatzen dut baina badaezpada gogorarazten dut.
Bigarrenik komentatu dezagun "e-mail" terminoaren itzulpena. Nik ez dut
kontzientziarik "e-posta" hitza WordPress-en erabiltzen hasteaz.
Ziurrenik dagoeneko erabiltzen zen hitzetako bat zen eta nik, beste
itzultzaileek bezala, erabiltzen jarraitu nuen. Urte hauetan zehar beste
termino batzuen inguruan hausnartu behar izan dut WordPress-eko
itzulpenak mantentzean (host, website, web page, slug, link, widget,
crop, plugin, multimedia, sidebar, remove, delete, admin, fetch....),
gogoan dut posta zerrenda honetan category WordPress-en nola itzuli
eztabaidatu genuela adibidez, baina e-mail terminoari ez diot inoiz
buelta askotik eman. Beti itzuli dut e-posta bezala eta egia esan, orain
arte ez dut inoiz erreparatu zergatik. Emanda jasoko nuen eta "e-mail"
-> "e-posta" eta "e-mail address" -> "e-posta helbide" euskaratzeari
inolako arazorik ikusten ez nionez horrela jarraitu dut. Nire lankideek
eta lagun batzuek ere e-posta esaten eta idazten dutenez, kontu hau
zalantza gabekoa iruditu zait orain arte.
Baina orain, gaia atera duzuenean, Elhuyar hiztegi arruntak, Elhuyar ZT
hiztegiak, Microsoft-ek eta abar "e-posta" aipatu ere egiten ez dutela
ikusi dut eta zur eta lur geratu naiz!
Ez hori bakarrik, Elhuyar hiztegiak "e-mail" euskaraz ontzat ematen
dituela ikusi dut (mailegu giza, noski). Beraz, horren arabera euskaraz
hobe da "e-mail" esatea "e-posta" baino. o_O
Google-n bilaketa batzuk egin ditut eta artikulu hau ikusi dut:
http://sustatu.eus/1057168839
Antza denez, 2003. urtean behintzat, e-posta nahiko erabiltzen zen:
Luistxo Fernandezek, Sustatuk eta Code&Syntax-ek... Iņaki Alegriak, IXA
taldeak eta Donostiako Informatika Fakultateak...
Azkenaldian sumatu dudan gauzetako bat da ingelesez "e-mail" ordez
"email" gero eta gehiago erabiltzen dela eta horren eraginez ziur aski
"e-posta" ordez "eposta" batzuekin egin dut topo azkenaldian.
Baina nioen bezala, WordPress-en nik dakidala beti erabili da "e-posta"
eta glosarioa horren ondorio zuzena da.
Orain hamaika zalantza ditut...
* Nola izan daiteke hiztegiek beste zerbait aholkatu arren hainbeste
jendek e-posta terminoa erabiltzea? Ezjakintasuna da horren azalpen
bakarra?
* "E-posta" hitzak duen zabalkundearen arrazoietako bat agian Julenek
aipatu bezala e-mail termino originalaren anbiguotasuna gordetzen duela
izan daiteke? E-mail terminoaren anbiguotasun horri jarraiki, hiztegiek
ez lukete "mezu" edo antzeko beste adieraren bat eman beharko? Zergatik
ez dute ematen?
* "helb. el." praktikan zenbatetan erabiltzen da? Erabiltzen da? Niri ez
zait bat ere intuitiboa iruditzen! Azken finean "e-mail" ere onartuta
badago euskaraz, hobe horrela ematea "helb. el." bezalako gauza kriptiko
bat botatzea baino, ezta?
* Norbaitek Librezaleren "helbide elektronikoa" galdetuz gero ni naiz
librezale a bildua librezale.eus edo http://librezale.eus helbideagatik galdetzen
ari den zalantza izango luken bakarra? Librezaleren e-posta galdetuz
gero ez nuke zalantzarik txikiena ere izango...
Ikusten duzuenez, oraintxe bertan ez dauzkat gauzak oso argi :-)
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago