[Librezale] WordPress glosarioa
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Urr 28, 09:11:41, CEST 2016
27.10.2016 22:22-ean, Osoitz E idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Oro har Txopik hartutako erabakiekin bat nator "katedradun" iturrien
> erabaki batzuetaz aldentzen denean, adibide bat jartzeko nik ere
> "accesibility" erabilerraztasun bezala itzultzean kontzeptu
> gurutzaketa bat dagoela uste dut, hori "usability" kontzeptuari
> dagokiola.
>
> e-mail kontuan sakonduz, ez dakit zein den hiztegigileek e-posta
> kontuan ez hartzeko duten arrazoia, ezagutuko banu agian iritziz
> aldatu nezake, baina e-posta izan zen ezagutu nuen euskarazko lehen
> hitza eta naturaltasunez erabiltzen zen eta da, e-maila ere erabiltzen
> zen eta da kaleko hizkuntzan, baina nik helbide elektroniko ez dut
> hainbeste ikusi programen itzulpenetatik kanpo.
>
> Memoriak kale egiten ez badit e-posta gisa itzulita jaso genuen
> Mozillan, Elhuyar eta Uzeiren lanari testigua hartu genionean. Handik
> gutxira ePosta formara aldatzea erabaki genuen Mozilla Foroan izandako
> eztabaida eta bozketa baten ondorioz (garaian ez zegoen edo ez guk
> genuen horren argi nola idatzi behar zen), eta nahiko beranduago
> aldatu zen helbide elektronikora, nik ez nuen erabaki horretan parte
> hartu eta ez dakit nola hartu zen, baina testuinguru horretan ez nion
> arazorik aurkitu, ondo ulertzen nuen esanahia.
>
> Denborarekin e-posta hitzak abantaila garrantzitsu batzuk dituela
> jabetu naiz:
>
> 1. Askoz laburragoa da. Erraz sartzen da menuetan eta espazio mugak
> dituzten kateetan, mugikorrerako aplikazioetan honek garrantzia hartu
> du.
>
> 2. Kontzeptua zehaztasunez definitzen du, protokoloari erreferentzia
> egiten dio. Zehaztasun hau kritikoa bihurtu da mezu eta helbide
> elektroniko mota ugari baitauzkagu orain (e-posta, Telegram,
> Twitter...), eta une labur batez Mozillaren estilo berriari jarraitzen
> hasi banintzaion ere, e-posta hobestera bueltatu nintzen CyanogenMod
> eta Telegram proiektuen kate batzuk bestela ulergaitzak edo oso
> konplexuak bihurtzen zirelako. Adibidez (buruz nabil): Zure helbide
> elektronikora mezu bat bidaliko dizugu kontua berresteko. Zein
> helbide? Telegram? emaila?...
>
Microsoft-eko euskara zuzentzaileak e-posta hitza onartzen du. Baita
bere deklinazioak ere.
Xuxenek ere e-posta onartzen du eta proba bat egitea bururatu zait:
1) Ireki http://xuxen.eus/
2) Idatzi "e-pozta", zetarekin.
3) Sakatu Zuzendu botoia.
4) Egin klik "e-pozta" hitzean eta zuzenketa hauek proposatzen dizkizu:
- e-posta
- e-postaz
- e-postan
- e-postak
Hiztegietan ez dagoen hitz bat izateko badu meritua e-posta delakoak,
ezta?
Azkenik, atzo "e-posta" Google-n bilatzean ikusi nuen orrialde deigarri
bat. Itzulpen enpresa profesional batean "e-posta" eta "e-liburu" hitzak
erabiltzen dituzte, biak ala biak hiztegietan agertzen ez direla jakinik
(suposatzen dut):
http://11itzulpen.eus/e-liburuak/
Amaitzeko, honen arira, inoiz bururatu ez zaidan zalantza bat sortu
zait. e-book [ibuk) ahoskatzen da ingelesez eta e-mail eta email [imeil]
ahoskatzen da, hemen askok [email] esaten badugu ere. e-posta nik
[eposta] ahoskatzen dut baina [iposta] ahoska liteke?
Gaia uste nuena baino korapilatsuagoa da...
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago