Aupa,

Oro har Txopik hartutako erabakiekin bat nator "katedradun" iturrien erabaki batzuetaz aldentzen denean, adibide bat jartzeko nik ere "accesibility" erabilerraztasun bezala itzultzean kontzeptu gurutzaketa bat dagoela uste dut, hori "usability" kontzeptuari dagokiola.

e-mail kontuan sakonduz, ez dakit zein den hiztegigileek e-posta kontuan ez hartzeko duten arrazoia, ezagutuko banu agian iritziz aldatu nezake, baina e-posta izan zen ezagutu nuen euskarazko lehen hitza eta naturaltasunez erabiltzen zen eta da, e-maila ere erabiltzen zen eta da kaleko hizkuntzan, baina nik helbide elektroniko ez dut hainbeste ikusi programen itzulpenetatik kanpo.

Memoriak kale egiten ez badit e-posta gisa itzulita jaso genuen Mozillan, Elhuyar eta Uzeiren lanari testigua hartu genionean. Handik gutxira ePosta formara aldatzea erabaki genuen Mozilla Foroan izandako eztabaida eta bozketa baten ondorioz (garaian ez zegoen edo ez guk genuen horren argi nola idatzi behar zen), eta nahiko beranduago aldatu zen helbide elektronikora, nik ez nuen erabaki horretan parte hartu eta ez dakit nola hartu zen, baina testuinguru horretan ez nion arazorik aurkitu, ondo ulertzen nuen esanahia.

Denborarekin e-posta hitzak abantaila garrantzitsu batzuk dituela jabetu naiz:

1. Askoz laburragoa da. Erraz sartzen da menuetan eta espazio mugak dituzten kateetan, mugikorrerako aplikazioetan honek garrantzia hartu du.

2. Kontzeptua zehaztasunez definitzen du, protokoloari erreferentzia egiten dio. Zehaztasun hau kritikoa bihurtu da mezu eta helbide elektroniko mota ugari baitauzkagu orain (e-posta, Telegram, Twitter...), eta une labur batez Mozillaren estilo berriari jarraitzen hasi banintzaion ere, e-posta hobestera bueltatu nintzen CyanogenMod eta Telegram proiektuen kate batzuk bestela ulergaitzak edo oso konplexuak bihurtzen zirelako. Adibidez (buruz nabil): Zure helbide elektronikora mezu bat bidaliko dizugu kontua berresteko. Zein helbide? Telegram? emaila?...

Osoitz