[Librezale] The Events Calendar WordPress Plugina euskaratzen

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Aza 25, 18:10:18, CET 2016


Kaixo:

Ederto. Orain GTE zara. eu. Gune hau kudeatu dezakezula uste dut:
https://eu.wordpress.org/wp-admin/

GlotPressen orain Accept eta Reject botoiak ikusi beharko zenituzke zain dauden kateetan. Horrela ez bada, esan.

Gaur egun ia guztia automatizatuta dago.  GlotPress bitartez egiten diren euskaraketak automatikoki WordPress euskaraz erabiltzen duten guneetaraino heltzen da administrariei eguneratzea eskainiz.

Nukleoko fitxategi gutxi batzuk dira salbuespena:
http://i18n.svn.wordpress.org/eu/trunk/dist/

Ondo izan,
Txopi.


On November 25, 2016 5:38:30 PM CET, "Sergio Peņa" <sergiop79 at gmail.com> wrote:
>Arrasti on
>
>Primeran Txopi!! egidazu editore. WordPressen dev adarrean ere jarriko
>naiz.
>
>Galdera bat: Plugin, itxura, edo WordPress beraren kate guztiak
>itzultzean,
>zehozer gehiago egin behar da lokalizazioa ofizial izateko?
>
>Ondo Izan
>
>Sergio Peņa
>
>Txopi<txopi at ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>azaroak 24
>22:17):
>
>> og., 2016.eko azaren 24a 20:05(e)an, Sergio Peņa igorleak idatzi
>zuen:
>> > Kaixo Librezaleak
>> >
>> > Zer moduz? Aspaldi ez naizela hemendik pasatzen.
>> >
>> > WordPress gune bat sortzen ari naiz eta bertan The Events Calendar
>> > <https://eu.wordpress.org/plugins/the-events-calendar/> plugina
>> erabiltzen
>> > nabil, ikusten dut ez dagoela guztiz euskaratua.
>> >
>> > https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp-
>> plugins/the-events-calendar
>> >
>> > Horregatik itzulpenean parte hartu nahi dut. Kate gutxi batzuk
>itzuli
>> ditut
>> > eta "waiting" egoeran geratzen dira.
>> >
>> > Ikusi dut librezaleko batzuk bazabiltzatela horretan edo behintzat
>ibili
>> > zaretela. Jakin nahiko nuke ia itzulpen hauek egiteko interesik
>dagoen
>> > hemendik eta ba al dagoen editore edo itzulpen hoiek berrikusten
>dituen
>> > pertsonaren bat, berarekin harremanetan jartzeko.
>> >
>> > Mila esker
>> >
>> > Sergio Peņa
>>
>> Kontxo! Ez nekien posta zerrenda honetan zinenik. Pozten naiz zu
>> irakurtzeaz :-)
>>
>> WordPresseko plugin desberdinetan zure itzulpen iradokizunekin topo
>> egiten dut han-hemenka eta moderatzen aritzen naiz tarteren bat
>dudanean.
>>
>> Sei itzulpen editore orokor (GTE) gaude, baina ez gara asko
>> koordinatzen. Nik dakidala, lauk ez dute inoiz edo ia inoiz editore
>lana
>> egiten eta bosgarrenak bere itzulpenak zuzenean onartzen ditu eta
>kito.
>> Beraz, azkenaldian behintzat ni nabil itxaroten (waiting) dauden
>kateak
>> plugin, itxura eta bestelakoetan jarraitzen eta moderatzen.
>>
>> Sergio, orain arte ez dugu glosariorik eduki eta lan fina egiten
>duzula
>> iruditzen zait. GTE bihurtu nahi baduzu esatea besterik ez duzu eta
>zure
>> itzulpenak zuzenean onartzeaz gain besteenak ere moderatu ahal izango
>> dituzu. Nahi baduzu, esadazu.
>>
>> Kontuan izan glosarioak erabiltzen hasi garela. Glosario nagusia,
>adostu
>> ondoren eguneratzen duguna, hau da:
>> https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
>>
>> Horren inguruan edonolako zalantza edo proposamen baduzu, posta
>zerrenda
>> honetan komentatu dezakezu.
>>
>> Aipatzen duzun The Events Calendar pluginari dagokionez, zure
>ekarpenak
>> moderatu ditut (gehienak ukitu gabe onartu ditut) eta pluginak dituen
>> lau adarretan aipatutako glosarioaren kopia bat kargatu dut. Era
>> horretan, itzulpenak egiten dituzunean, ingeleseko termino eta
>esapide
>> batzuk azpimarratuta agertzen dira eta saguaren erakuslea gainean
>jarriz
>> gero itzulpen gomendioak agertzen dira. Oso praktikoa da.
>>
>> Glosarioen funtzionamenduari buruz zalantzarik edo proposamenik
>baduzu,
>> bidalidazu e-posta bat niri zuzenean eta egokien iruditzen zaigun
>> funtzionamendua adostuko dugu bion artean.
>>
>> Oraingoz ez dugu WordPress euskarara itzultzeko Estilo Gidarik baina
>> buruan dut zer idatzi eta egunen batean wikiko orrialde honetan edo
>> azpiko batean idatzi nahi dut. Gutxi-gutxika... oraingoz, bi aste
>barru
>> kaleratuko den WordPress 4.7 euskaratzea lortzearekin nahiko eta
>sobera
>> daukagu. Lagundu nahi? Ba ekin nukleoa itzultzeari!
>> https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
>>
>> Ondo izan,
>> Txopi.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale at librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale at librezale.eus
>http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161125/0760690b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago