[Librezale] Deialdia: Abenduaren 6an Librezale Durangoko Azokan

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Aza 24, 23:15:35, CET 2016


Deialdia: Abenduaren 6an Librezale Durangoko Azokan

2016-11-24 /


*[image: kabia]*

*Zer*: Librezale eta hilabeteko proiektuaren aurkezpena, eta
ask.libreoffice.org gunearen itzulpen maratoia

*Noiz*: 2016ko abenduaren 6an, goizeko 11:00 eta 14:00 bitartean (Egitarau
osoa <http://kabia.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-kabia>)

*Non*: Durangoko Azokako Kabi@ aretoan (Nola iritsi
<http://www.durangokoazoka.com/eu/nola-iritsi>)

*Zer ekarri behar da*: Hobe nork bere ordenagailua badakar. Wi-Fia dago.

*Aurretik zer prestatu*: Hobe Firefox <https://www.mozilla.org/eu/firefox>
eta honentzako Xuxen <https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/>
eta Euskalbar <https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/>
gehigarriak instalatuta badituzu, eta Transifex guneko Askbot proiektuan
<https://www.transifex.com/askbot/askbot/>  Basque taldean izena aurrez
ematen baduzu. Bestela bertan egin dezakezu ere.

*Ezin naiz Durangora hurbildu, baina parte-hartu nahi dut*: Aurkezpena
streaming bidez zuzenean emitituko dugu (Librezale telebista!), emisioaren
helbide zehatza gure Telegram taldean <https://telegram.me/librezale>
iragarriko dugu egunean bertan, Telegram taldea irekia da, edonork har
dezake parte. Etxetik itzultzera animatzen bazara, zalantzak Telegram
taldearen bitartez argituko ditugu ere.

Animatu zaitez, behar zaitugu! (Gainera pegata oso esklusibo bat oparituko
dizugu)
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161124/2fa7ff92/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago