[Librezale] The Events Calendar WordPress Plugina euskaratzen
Sergio Peņa
sergiop79 a bildua gmail.com
Or, Aza 25, 17:38:30, CET 2016
Arrasti on
Primeran Txopi!! egidazu editore. WordPressen dev adarrean ere jarriko naiz.
Galdera bat: Plugin, itxura, edo WordPress beraren kate guztiak itzultzean,
zehozer gehiago egin behar da lokalizazioa ofizial izateko?
Ondo Izan
Sergio Peņa
Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 24
22:17):
> og., 2016.eko azaren 24a 20:05(e)an, Sergio Peņa igorleak idatzi zuen:
> > Kaixo Librezaleak
> >
> > Zer moduz? Aspaldi ez naizela hemendik pasatzen.
> >
> > WordPress gune bat sortzen ari naiz eta bertan The Events Calendar
> > <https://eu.wordpress.org/plugins/the-events-calendar/> plugina
> erabiltzen
> > nabil, ikusten dut ez dagoela guztiz euskaratua.
> >
> > https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp-
> plugins/the-events-calendar
> >
> > Horregatik itzulpenean parte hartu nahi dut. Kate gutxi batzuk itzuli
> ditut
> > eta "waiting" egoeran geratzen dira.
> >
> > Ikusi dut librezaleko batzuk bazabiltzatela horretan edo behintzat ibili
> > zaretela. Jakin nahiko nuke ia itzulpen hauek egiteko interesik dagoen
> > hemendik eta ba al dagoen editore edo itzulpen hoiek berrikusten dituen
> > pertsonaren bat, berarekin harremanetan jartzeko.
> >
> > Mila esker
> >
> > Sergio Peņa
>
> Kontxo! Ez nekien posta zerrenda honetan zinenik. Pozten naiz zu
> irakurtzeaz :-)
>
> WordPresseko plugin desberdinetan zure itzulpen iradokizunekin topo
> egiten dut han-hemenka eta moderatzen aritzen naiz tarteren bat dudanean.
>
> Sei itzulpen editore orokor (GTE) gaude, baina ez gara asko
> koordinatzen. Nik dakidala, lauk ez dute inoiz edo ia inoiz editore lana
> egiten eta bosgarrenak bere itzulpenak zuzenean onartzen ditu eta kito.
> Beraz, azkenaldian behintzat ni nabil itxaroten (waiting) dauden kateak
> plugin, itxura eta bestelakoetan jarraitzen eta moderatzen.
>
> Sergio, orain arte ez dugu glosariorik eduki eta lan fina egiten duzula
> iruditzen zait. GTE bihurtu nahi baduzu esatea besterik ez duzu eta zure
> itzulpenak zuzenean onartzeaz gain besteenak ere moderatu ahal izango
> dituzu. Nahi baduzu, esadazu.
>
> Kontuan izan glosarioak erabiltzen hasi garela. Glosario nagusia, adostu
> ondoren eguneratzen duguna, hau da:
> https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
>
> Horren inguruan edonolako zalantza edo proposamen baduzu, posta zerrenda
> honetan komentatu dezakezu.
>
> Aipatzen duzun The Events Calendar pluginari dagokionez, zure ekarpenak
> moderatu ditut (gehienak ukitu gabe onartu ditut) eta pluginak dituen
> lau adarretan aipatutako glosarioaren kopia bat kargatu dut. Era
> horretan, itzulpenak egiten dituzunean, ingeleseko termino eta esapide
> batzuk azpimarratuta agertzen dira eta saguaren erakuslea gainean jarriz
> gero itzulpen gomendioak agertzen dira. Oso praktikoa da.
>
> Glosarioen funtzionamenduari buruz zalantzarik edo proposamenik baduzu,
> bidalidazu e-posta bat niri zuzenean eta egokien iruditzen zaigun
> funtzionamendua adostuko dugu bion artean.
>
> Oraingoz ez dugu WordPress euskarara itzultzeko Estilo Gidarik baina
> buruan dut zer idatzi eta egunen batean wikiko orrialde honetan edo
> azpiko batean idatzi nahi dut. Gutxi-gutxika... oraingoz, bi aste barru
> kaleratuko den WordPress 4.7 euskaratzea lortzearekin nahiko eta sobera
> daukagu. Lagundu nahi? Ba ekin nukleoa itzultzeari!
> https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161125/ece35230/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago