[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Al, Aza 21, 20:38:35, CET 2016


Aupa zuek,

Nik normalean: igo, deskargatu eta kargatu erabiltzen ditut.

Zerbaitetarako balio badizue...

Animo!

2016 aza. 21 20:30 erabiltzaileak hau idatzi du ("Txopi"
<txopi a bildua ikusimakusi.eus>):

> 21.11.2016 17:26-ean, Gorka Azkarate Zubiaur idatzi zuen:
>>
>> Asier Sarasua<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko azaroak 21 10:55):
>>>
>>> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>> azaroak 20 23:17):
>>>>
>>>> 'upload' kargatu bezala itzultzea ez dut gustuko
>>>>>
>>>>
>>>> "load"ere "kargatu" bezala itzuli ohi da, eta nik berezituko
>>>> nituzke, "igo" da normalean "upload" itzultzeko erabili izan dudana,
>>>> baina "deskargatu" "download" itzultzeko. Jabetzen naiz asimetria
>>>> bat dagoela nire ohiko aukeretan.
>>>>
>>>
>>> Nik kargatu/deskargatu erabiltzen dut, uste dut argiago geratzen dela.
>>>
>>> Bestalde, "load/upload" ez ditut bereizten. Ez zait beharrezkoa
>>> iruditzen bereizketa hori egitea, nahiz eta ingelesez egiten duten.
>>>
>>> Asier.
>>>
>>
>> Nik ere, aspaldidanik, Asier Sarasuak bezala egin izan dut:
>> kargatu/deskargatu erabili eta load=upload ulertu.
>>
>> Igo/jaitsi lagunarteko erregistrokoak iruditzen zaizkit, ez
>> errepikatzearren erabil daitezkeen sinonimoak, jakina, baina maila
>> formalean: deskargatu/kargatu nahiago.
>>
>> ​​--
>> Gorka Azk.
>>
>
> OHARRA: Gorka, posible baduzu, saiatu bottom-posting egiten besteok bezala
> mesedez: http://librezale.eus/wiki/Posta-zerrendak#Ez_praktikatu_top_
> posting-ik
>
> Kaixo:
>
> "load" aditzaren kasuan adostasuna dago alde guztietatik: "kargatu".
> anaGraman[1] "zamatu" baten bat agertzen da baina "kargatu" askoz
> gehiagotan. Mozillaren Transvisionen[2], Microsoften[3] eta Euskaltermen[4]
> argi daukate: "kargatu".
>
> Nire proposamena "load" euskaratzeko "kargatu" eta kito.
>
> "download" aditzaren kasuan nahiko argi dagoela dirudi: "deskargatu".
> Aipatutako lau terminologia bilatzaileak ere "deskargatu" terminoaren alde
> egiten dute. Ala ere, Euskaltermek "jaitsi" ere aipatzen du eta
> "deskargatu" baino lehenago. anaGraman ere "jaitsi" nahikotan agertzen da,
> baina "deakargatu" gehiago.
>
> Nire proposamena "download" euskaratzeko "deskargatu" da, baina
> testuinguruak gomendatzen badu (argiago usteko, testua errepikakorra ez
> egiteko...) "jaitsi" erabiltzea ere ondo egon daiteke.
>
> "upload" aditzaren kasuan:
>    - Euskaltermek "kargatu" eta "kargatu gora"
>    - anaGramak "kargatu", "igo" eta "zamatu"
>    - Microsoftek "kargatu" eta behin bakarrik "igo"
>    - Mozillaren Transvisionek "igo"
> Beraz, "kargatu" eta "igo" nahiko erabiltzen dira biak. Zergatik izango
> ote da? Nire ustez arrazoia, ingelesez "load" eta "upload" desberdintzen
> diren bezala euskaraz "kargatu" eta "igo" desberdintzeko da (edo
> Euskaltermen kasuan "kargatu gora").
>
> Nire ustez, aplikazio motaren arabera "load" eta "upload" hitzek esanahi
> desberdindua izan dezakete edo ez, eta bietako bat bakarrik erabiliko da.
> Esan nahi dut bezero-zerbitzaria paradigma jarraitzen duten aplikazioek
> (sinplifikatzeagatik web aplikazioak ez diren guztiek) fitxategi, datu edo
> dena delako batzuk aplikazioan bertan _kargatu_ ditzakete (load) eta
> zerbitzari edo ostalari batera edo gehiagora konektatzen badira datuak
> bertara _igo_ ditzakete (upload).
>
> Web aplikazioen kasuan desberdinketa hori oso txikia da (egon badagoen
> arren) eta zerbait kargatzea ostalarira igotzearen ia sinonimoa da. Beraz,
> testuinguru horretan load egitea upload egitea da. Hala ere, ingelesez
> upload hitza erabiltzen jarraitzen da, datuak zerbitzarira igo egiten
> baitira.
>
> Horregatik, nire ustez "upload" "kargatu" bezala itzultzea kasu zehatzetan
> izan ezean ez da gomendagarriena.
>
> Beraz, nire proposamena "upload" hitz batekin euskaratzeko "igo" da, baina
> testuinguruak gomendatzen badu (web aplikazio bat da, "igo" aditza
> aplikazioko beste ekintza baterako erabiltzen da...) "deskargatu"
> erabiltzea ere ondo egon daiteke. Nik ez dut inoiz erabili baina egia esan
> "upload" "kargatu gora" itzultzea lekua baldin badago ez zait ideia txarra
> iruditu, termino honek kargatuk bakarrik eta igok bakarrik dituzten
> eragozpenak ez dituelako.
>
> [1] https://amagama-live.translatehouse.org/
> [2] http://transvision.mozfr.org/
> [3] http://www.microsoft.com/Language/
> [4] http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q9
> 1aBilaketaAction.do
>
> --
> Txopi.
> http://ikusimakusi.eus/
> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161121/604e245f/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago