[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Aza 21, 20:30:05, CET 2016


> 21.11.2016 17:26-ean, Gorka Azkarate Zubiaur idatzi zuen:
> 
>> Asier Sarasua<asier.sarasua at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko azaroak 21 10:55):
>> 
>>> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> azaroak 20 23:17):
>>> 
>>>> 'upload' kargatu bezala itzultzea ez dut gustuko
>>> 
>>> "load"ere "kargatu" bezala itzuli ohi da, eta nik berezituko
>>> nituzke, "igo" da normalean "upload" itzultzeko erabili izan dudana,
>>> baina "deskargatu" "download" itzultzeko. Jabetzen naiz asimetria
>>> bat dagoela nire ohiko aukeretan.
>> 
>> Nik kargatu/deskargatu erabiltzen dut, uste dut argiago geratzen dela.
>> 
>> Bestalde, "load/upload" ez ditut bereizten. Ez zait beharrezkoa
>> iruditzen bereizketa hori egitea, nahiz eta ingelesez egiten duten.
>> 
>> Asier.
> 
> Nik ere, aspaldidanik, Asier Sarasuak bezala egin izan dut:
> kargatu/deskargatu erabili eta load=upload ulertu.
> 
> Igo/jaitsi lagunarteko erregistrokoak iruditzen zaizkit, ez
> errepikatzearren erabil daitezkeen sinonimoak, jakina, baina maila
> formalean: deskargatu/kargatu nahiago.
> 
> ​​--
> Gorka Azk.

OHARRA: Gorka, posible baduzu, saiatu bottom-posting egiten besteok 
bezala mesedez: 
http://librezale.eus/wiki/Posta-zerrendak#Ez_praktikatu_top_posting-ik

Kaixo:

"load" aditzaren kasuan adostasuna dago alde guztietatik: "kargatu". 
anaGraman[1] "zamatu" baten bat agertzen da baina "kargatu" askoz 
gehiagotan. Mozillaren Transvisionen[2], Microsoften[3] eta 
Euskaltermen[4] argi daukate: "kargatu".

Nire proposamena "load" euskaratzeko "kargatu" eta kito.

"download" aditzaren kasuan nahiko argi dagoela dirudi: "deskargatu". 
Aipatutako lau terminologia bilatzaileak ere "deskargatu" terminoaren 
alde egiten dute. Ala ere, Euskaltermek "jaitsi" ere aipatzen du eta 
"deskargatu" baino lehenago. anaGraman ere "jaitsi" nahikotan agertzen 
da, baina "deakargatu" gehiago.

Nire proposamena "download" euskaratzeko "deskargatu" da, baina 
testuinguruak gomendatzen badu (argiago usteko, testua errepikakorra ez 
egiteko...) "jaitsi" erabiltzea ere ondo egon daiteke.

"upload" aditzaren kasuan:
    - Euskaltermek "kargatu" eta "kargatu gora"
    - anaGramak "kargatu", "igo" eta "zamatu"
    - Microsoftek "kargatu" eta behin bakarrik "igo"
    - Mozillaren Transvisionek "igo"
Beraz, "kargatu" eta "igo" nahiko erabiltzen dira biak. Zergatik izango 
ote da? Nire ustez arrazoia, ingelesez "load" eta "upload" desberdintzen 
diren bezala euskaraz "kargatu" eta "igo" desberdintzeko da (edo 
Euskaltermen kasuan "kargatu gora").

Nire ustez, aplikazio motaren arabera "load" eta "upload" hitzek esanahi 
desberdindua izan dezakete edo ez, eta bietako bat bakarrik erabiliko 
da. Esan nahi dut bezero-zerbitzaria paradigma jarraitzen duten 
aplikazioek (sinplifikatzeagatik web aplikazioak ez diren guztiek) 
fitxategi, datu edo dena delako batzuk aplikazioan bertan _kargatu_ 
ditzakete (load) eta zerbitzari edo ostalari batera edo gehiagora 
konektatzen badira datuak bertara _igo_ ditzakete (upload).

Web aplikazioen kasuan desberdinketa hori oso txikia da (egon badagoen 
arren) eta zerbait kargatzea ostalarira igotzearen ia sinonimoa da. 
Beraz, testuinguru horretan load egitea upload egitea da. Hala ere, 
ingelesez upload hitza erabiltzen jarraitzen da, datuak zerbitzarira igo 
egiten baitira.

Horregatik, nire ustez "upload" "kargatu" bezala itzultzea kasu 
zehatzetan izan ezean ez da gomendagarriena.

Beraz, nire proposamena "upload" hitz batekin euskaratzeko "igo" da, 
baina testuinguruak gomendatzen badu (web aplikazio bat da, "igo" aditza 
aplikazioko beste ekintza baterako erabiltzen da...) "deskargatu" 
erabiltzea ere ondo egon daiteke. Nik ez dut inoiz erabili baina egia 
esan "upload" "kargatu gora" itzultzea lekua baldin badago ez zait ideia 
txarra iruditu, termino honek kargatuk bakarrik eta igok bakarrik 
dituzten eragozpenak ez dituelako.

[1] https://amagama-live.translatehouse.org/
[2] http://transvision.mozfr.org/
[3] http://www.microsoft.com/Language/
[4] 
http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago