[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Lar, Aza 26, 12:46:58, CET 2016
Aupa lagunok,
Txopi<txopi at ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 21 20:30):
>
> OHARRA: Gorka, posible baduzu, saiatu bottom-posting egiten besteok bezala
> mesedez:
> http://librezale.eus/wiki/Posta-zerrendak#Ez_praktikatu_top_posting-ik
Bide batez, gogoratu sinadurak zaintzeaz!
http://librezale.eus/wiki/Posta-zerrendak#Zaindu_sinadurak
> Kaixo:
>
> "load" aditzaren kasuan adostasuna dago alde guztietatik: "kargatu".
> anaGraman[1] "zamatu" baten bat agertzen da baina "kargatu" askoz
> gehiagotan. Mozillaren Transvisionen[2], Microsoften[3] eta Euskaltermen[4]
> argi daukate: "kargatu".
>
> Nire proposamena "load" euskaratzeko "kargatu" eta kito.
Begiratu ditudan hizkuntza nagusietan (ingelesa, frantsesa, espainola
eta alemana), 'upload' eta 'load' beti desberdin ematen dira, esanahiz
ere desberdinak direlako. Ildo beretik euskaraz 'kargatu' erabiltzea
bai 'load' nahiz 'upload'en ordain gisara, oker traza izateaz gain,
nahasgarria ere bada.
Jakinaren gainean nago halaber zenbait entitate nagusik, hala nola
Google, Microsoft nahiz Euskaltermek, ez dutela bereizketarik egiten.
Aberasgarria litzateke hauen arrazoiketaren berri izatea.
Pertsonalki euskaraz beti 'kargatu' erabili izan dut 'load'en orain
gisa eta hala ikusi dut edonon. Beraz hori alboan utzita zentra
gaitezen 'upload'en...
>
> "upload" aditzaren kasuan:
> - Euskaltermek "kargatu" eta "kargatu gora"
> - anaGramak "kargatu", "igo" eta "zamatu"
Pssst. Zerbitzuaren izena 'amaGama' da, izen palindromo zulua eta
'hitzak' esan nahi du memoriak oker egiten ez badit. Anagrama beste
zerbait da ;)
Bestalde, nik ez nuke erreferentziako baliabidetzat hartuko, batetik
ezin delako jakin itzulpenen jatorria zein den eta tartean zabor asko
ere badagoelako (tartean gure troll ohikoaren itzulpenak).
> - Microsoftek "kargatu" eta behin bakarrik "igo"
> - Mozillaren Transvisionek "igo"
> Beraz, "kargatu" eta "igo" nahiko erabiltzen dira biak. Zergatik izango ote
> da? Nire ustez arrazoia, ingelesez "load" eta "upload" desberdintzen diren
> bezala euskaraz "kargatu" eta "igo" desberdintzeko da (edo Euskaltermen
> kasuan "kargatu gora").
Konturatu aurrez aipatu modura beste hizkuntzek ere bereizten dutela:
- es: 'cargar', 'subir'
- fr: 'charger', 'envoyer'
- de: 'laden', 'hochladen'
Esanahiak ere desberdinak baitira.
>
> Nire ustez, aplikazio motaren arabera "load" eta "upload" hitzek esanahi
> desberdindua izan dezakete edo ez, eta bietako bat bakarrik erabiliko da.
> Esan nahi dut bezero-zerbitzaria paradigma jarraitzen duten aplikazioek
> (sinplifikatzeagatik web aplikazioak ez diren guztiek) fitxategi, datu edo
> dena delako batzuk aplikazioan bertan _kargatu_ ditzakete (load) eta
> zerbitzari edo ostalari batera edo gehiagora konektatzen badira datuak
> bertara _igo_ ditzakete (upload).
>
> Web aplikazioen kasuan desberdinketa hori oso txikia da (egon badagoen
> arren) eta zerbait kargatzea ostalarira igotzearen ia sinonimoa da. Beraz,
> testuinguru horretan load egitea upload egitea da. Hala ere, ingelesez
> upload hitza erabiltzen jarraitzen da, datuak zerbitzarira igo egiten
> baitira.
Web aplikazio baten testuinguruan ulertzen dudanagatik 'load' terminoa
aplikazioa bera kargatzearekin lotuta dago; adibidez aplikazio-kodea
transferituta datuak kargatu artean 'loading...' bistaratzen denean.
Aplikazioetan bertan ez dut gogoan 'load' ikusi izana. YouTuben edo
Google Driven adibidez 'upload' erabiltzen da jatorriz.
> Horregatik, nire ustez "upload" "kargatu" bezala itzultzea kasu zehatzetan
> izan ezean ez da gomendagarriena.
>
> Beraz, nire proposamena "upload" hitz batekin euskaratzeko "igo" da, baina
> testuinguruak gomendatzen badu (web aplikazio bat da, "igo" aditza
> aplikazioko beste ekintza baterako erabiltzen da...) "deskargatu" erabiltzea
> ere ondo egon daiteke. Nik ez dut inoiz erabili baina egia esan "upload"
> "kargatu gora" itzultzea lekua baldin badago ez zait ideia txarra iruditu,
> termino honek kargatuk bakarrik eta igok bakarrik dituzten eragozpenak ez
> dituelako.
Ez dakit azken paragrafo honek zentzu gehiegirik duen edo baliteke
hitzen bat edo beste nahaspilatu izana idaztean.
Nik betidanik 'download' => 'deskargatu', 'load' => 'kargatu' eta
'upload' => 'igo' modura eman ditut. Uste dut kasu bakoitzean argia
dela esanahia eta beharrezko bereizketa ere markatzen du.
Era berean, 'gora kargatu' ere erabil liteke 'upload'en ordain gisara
(alemaneko 'hochladen'en bidetik) baina nire ustez behintzat
traketsagoa geratzen da erabiltzailearen belarri-begietara eta toki
gehiago ere behar du. Sinple bezain ulerterraza da 'igo' ostera.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago