[Librezale] WordPress glosarioa

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Aza 2, 23:14:08, CET 2016


​Kaixo Librezaleok,

*e-posta* hiztegietan egongo ez balitz, sartu egin beharko lukete. Asko
erabiltzen delako.

Zehazki, Xuxen, Wikipedian, dagoeneko hortxe topa daiteke *e-posta*.
Bilaketa azkar bat egin eta e-posta milaka aldiz erabili dela ikus
daiteke... Hiztegi batean edo bestean falta delako, ez dugu zertan baztertu.

Wikipediak, Euskaltermek-eta, 'posta elektroniko' hobesten dute, baina
tira, testuinguru ez oso formal batean, e-posta eta e-mail lasai erabiltzen
segi gaitezkeela uste dut.



Glosarioan agertzen den *post > *bidalketa* hori, ordea, aldatzeko eskatuko
nizuke, Txopi. Ez dut uste 'bidalketa' termino hori nahikoa erabiltzen
denik. Anbiguotasunen bat saihesteko proposatuko zenuen, ziur aski.

Hobe, agian, post > *mezu* (< Microsoft Language Portal),

edo, Euskaltermek proposatu bezala, post ​> *artikulu* (4) ;   *sarrera* (4)



Hiru termino horiek beste testuingurutan beste esanahiekin erabiltzen dira,
baina WP horretan behar den testuinguruan ere, hiru horiek erabili beharko
genituzkeela uste dut.

Esaterako: 'Blogean *mezu* bat argitaratu du', 'blogean *artikulu* berri
bat argitaratu du', 'blogean *sarrera* berri bat kargatu du...



Eta kontu hauekin korapilatu baino lehenago, banoa WP kate batzuk
euskaratzera ;-)







​​--
Gorka Azk.



Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta konpromisorik
handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan lor daitekeela
defendatzen dutela.
Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.



Mezu honek eta eranskinek informazio konfidentziala eduki dezakete. Igorri
zaion pertsonari bakarrik zuzendua da. Legeak mezuak daukan informazioa
zabaltzea, kopiatzea
​​
edo hirugarren bati helaraztea debekatzen du. Internet bidez bidalitako
posta elektronikoak ez du konfidentzialtasuna bermatzen, ezta transmisio
zuzena ere.

Este mensaje y sus anexos pueden contener información confidencial y están
exclusivamente dirigidos a sus destinatarios, quedando prohibida su
divulgación, copia o distribución a terceros. Si ha recibido este mensaje
por error, por favor, notifíquelo inmediatamente al remitente y bórrelo de
su sistema. El correo electrónico vía Internet no permite garantizar ni la
confidencialidad de los mensajes ni su correcta transmisión.

This message and any attachments may contain privileged and confidential
information and are intended solely for the use of the person or entity to
whom the message was addressed, any dissemination, distribution, or use of
the contents of this message being strictly prohibited. If you receive this
message in error, please delete it and immediately notify the sender. Email
transmission cannot be guaranteed to be secure or error-free.

Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urriak 28
09:11):

> 27.10.2016 22:22-ean, Osoitz E idatzi zuen:
>
> Aupa,
>>
>> Oro har Txopik hartutako erabakiekin bat nator "katedradun" iturrien
>> erabaki batzuetaz aldentzen denean, adibide bat jartzeko nik ere
>> "accesibility" erabilerraztasun bezala itzultzean kontzeptu
>> gurutzaketa bat dagoela uste dut, hori "usability" kontzeptuari
>> dagokiola.
>>
>> e-mail kontuan sakonduz, ez dakit zein den hiztegigileek e-posta
>> kontuan ez hartzeko duten arrazoia, ezagutuko banu agian iritziz
>> aldatu nezake, baina e-posta izan zen ezagutu nuen euskarazko lehen
>> hitza eta naturaltasunez erabiltzen zen eta da, e-maila ere erabiltzen
>> zen eta da kaleko hizkuntzan, baina nik helbide elektroniko ez dut
>> hainbeste ikusi programen itzulpenetatik kanpo.
>>
>> Memoriak kale egiten ez badit e-posta gisa itzulita jaso genuen
>> Mozillan, Elhuyar eta Uzeiren lanari testigua hartu genionean. Handik
>> gutxira ePosta formara aldatzea erabaki genuen Mozilla Foroan izandako
>> eztabaida eta bozketa baten ondorioz (garaian ez zegoen edo ez guk
>> genuen horren argi nola idatzi behar zen), eta nahiko beranduago
>> aldatu zen helbide elektronikora, nik ez nuen erabaki horretan parte
>> hartu eta ez dakit nola hartu zen, baina testuinguru horretan ez nion
>> arazorik aurkitu, ondo ulertzen nuen esanahia.
>>
>> Denborarekin e-posta hitzak abantaila garrantzitsu batzuk dituela
>> jabetu naiz:
>>
>> 1. Askoz laburragoa da. Erraz sartzen da menuetan eta espazio mugak
>> dituzten kateetan, mugikorrerako aplikazioetan honek garrantzia hartu
>> du.
>>
>> 2. Kontzeptua zehaztasunez definitzen du, protokoloari erreferentzia
>> egiten dio. Zehaztasun hau kritikoa bihurtu da mezu eta helbide
>> elektroniko mota ugari baitauzkagu orain (e-posta, Telegram,
>> Twitter...), eta une labur batez Mozillaren estilo berriari jarraitzen
>> hasi banintzaion ere, e-posta hobestera bueltatu nintzen CyanogenMod
>> eta Telegram proiektuen kate batzuk bestela ulergaitzak edo oso
>> konplexuak bihurtzen zirelako. Adibidez (buruz nabil): Zure helbide
>> elektronikora mezu bat bidaliko dizugu kontua berresteko. Zein
>> helbide? Telegram? emaila?...
>>
>>
> Microsoft-eko euskara zuzentzaileak e-posta hitza onartzen du. Baita bere
> deklinazioak ere.
>
> Xuxenek ere e-posta onartzen du eta proba bat egitea bururatu zait:
> 1) Ireki http://xuxen.eus/
> 2) Idatzi "e-pozta", zetarekin.
> 3) Sakatu Zuzendu botoia.
> 4) Egin klik "e-pozta" hitzean eta zuzenketa hauek proposatzen dizkizu:
>    - e-posta
>    - e-postaz
>    - e-postan
>    - e-postak
> Hiztegietan ez dagoen hitz bat izateko badu meritua e-posta delakoak, ezta?
>
> Azkenik, atzo "e-posta" Google-n bilatzean ikusi nuen orrialde deigarri
> bat. Itzulpen enpresa profesional batean "e-posta" eta "e-liburu" hitzak
> erabiltzen dituzte, biak ala biak hiztegietan agertzen ez direla jakinik
> (suposatzen dut):
> http://11itzulpen.eus/e-liburuak/
>
> Amaitzeko, honen arira, inoiz bururatu ez zaidan zalantza bat sortu zait.
> e-book [ibuk) ahoskatzen da ingelesez eta e-mail eta email [imeil]
> ahoskatzen da, hemen askok [email] esaten badugu ere. e-posta nik [eposta]
> ahoskatzen dut baina [iposta] ahoska liteke?
>
> Gaia uste nuena baino korapilatsuagoa da...
>
>
> Ondo izan,
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161102/ff6be75c/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago