[Librezale] WordPress glosarioa
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ast, Aza 3, 12:24:09, CET 2016
Egunon guztioi,
Mezuaren amaieran erantzuten dut.
Jatorrizko mezua: az., 2016-11-02 23:14 +0100, egilea: Gorka Azkarate
Zubiaur
> Kaixo Librezaleok,
>
>
> e-posta hiztegietan egongo ez balitz, sartu egin beharko lukete. Asko
> erabiltzen delako.
>
> Zehazki, Xuxen, Wikipedian, dagoeneko hortxe topa daiteke e-posta.
> Bilaketa azkar bat egin eta e-posta milaka aldiz erabili dela ikus
> daiteke... Hiztegi batean edo bestean falta delako, ez dugu zertan
> baztertu.
>
>
> Wikipediak, Euskaltermek-eta, 'posta elektroniko' hobesten dute, baina
> tira, testuinguru ez oso formal batean, e-posta eta e-mail lasai
> erabiltzen segi gaitezkeela uste dut.
>
>
>
>
>
> Glosarioan agertzen den post > *bidalketa hori, ordea, aldatzeko
> eskatuko nizuke, Txopi. Ez dut uste 'bidalketa' termino hori nahikoa
> erabiltzen denik. Anbiguotasunen bat saihesteko proposatuko zenuen,
> ziur aski.
>
> Hobe, agian, post > mezu (< Microsoft Language Portal),
>
>
> edo, Euskaltermek proposatu bezala, post > artikulu (4) ; sarrera
> (4)
>
>
> Hiru termino horiek beste testuingurutan beste esanahiekin erabiltzen
> dira, baina WP horretan behar den testuinguruan ere, hiru horiek
> erabili beharko genituzkeela uste dut.
>
>
> Esaterako: 'Blogean mezu bat argitaratu du', 'blogean artikulu berri
> bat argitaratu du', 'blogean sarrera berri bat kargatu du...
>
>
>
>
>
>
> Eta kontu hauekin korapilatu baino lehenago, banoa WP kate batzuk
> euskaratzera ;-)
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> --
> Gorka Azk.
>
>
>
> Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta
> konpromisorik handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan
> lor daitekeela defendatzen dutela.
> Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.
>
>
>
>
> Mezu honek eta eranskinek informazio konfidentziala eduki dezakete.
> Igorri zaion pertsonari bakarrik zuzendua da. Legeak mezuak daukan
> informazioa zabaltzea, kopiatzea
>
> edo hirugarren bati helaraztea debekatzen du. Internet bidez
> bidalitako posta elektronikoak ez du konfidentzialtasuna bermatzen,
> ezta transmisio zuzena ere.
>
> Este mensaje y sus anexos pueden contener información confidencial y
> están exclusivamente dirigidos a sus destinatarios, quedando prohibida
> su divulgación, copia o distribución a terceros. Si ha recibido este
> mensaje por error, por favor, notifíquelo inmediatamente al remitente
> y bórrelo de su sistema. El correo electrónico vía Internet no permite
> garantizar ni la confidencialidad de los mensajes ni su correcta
> transmisión.
>
> This message and any attachments may contain privileged and
> confidential information and are intended solely for the use of the
> person or entity to whom the message was addressed, any dissemination,
> distribution, or use of the contents of this message being strictly
> prohibited. If you receive this message in error, please delete it and
> immediately notify the sender. Email transmission cannot be guaranteed
> to be secure or error-free.
>
>
> Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 28 09:11):
> 27.10.2016 22:22-ean, Osoitz E idatzi zuen:
>
> Aupa,
>
> Oro har Txopik hartutako erabakiekin bat nator
> "katedradun" iturrien
> erabaki batzuetaz aldentzen denean, adibide bat
> jartzeko nik ere
> "accesibility" erabilerraztasun bezala itzultzean
> kontzeptu
> gurutzaketa bat dagoela uste dut, hori "usability"
> kontzeptuari
> dagokiola.
>
> e-mail kontuan sakonduz, ez dakit zein den
> hiztegigileek e-posta
> kontuan ez hartzeko duten arrazoia, ezagutuko banu
> agian iritziz
> aldatu nezake, baina e-posta izan zen ezagutu nuen
> euskarazko lehen
> hitza eta naturaltasunez erabiltzen zen eta da,
> e-maila ere erabiltzen
> zen eta da kaleko hizkuntzan, baina nik helbide
> elektroniko ez dut
> hainbeste ikusi programen itzulpenetatik kanpo.
>
> Memoriak kale egiten ez badit e-posta gisa itzulita
> jaso genuen
> Mozillan, Elhuyar eta Uzeiren lanari testigua hartu
> genionean. Handik
> gutxira ePosta formara aldatzea erabaki genuen Mozilla
> Foroan izandako
> eztabaida eta bozketa baten ondorioz (garaian ez
> zegoen edo ez guk
> genuen horren argi nola idatzi behar zen), eta nahiko
> beranduago
> aldatu zen helbide elektronikora, nik ez nuen erabaki
> horretan parte
> hartu eta ez dakit nola hartu zen, baina testuinguru
> horretan ez nion
> arazorik aurkitu, ondo ulertzen nuen esanahia.
>
> Denborarekin e-posta hitzak abantaila garrantzitsu
> batzuk dituela
> jabetu naiz:
>
> 1. Askoz laburragoa da. Erraz sartzen da menuetan eta
> espazio mugak
> dituzten kateetan, mugikorrerako aplikazioetan honek
> garrantzia hartu
> du.
>
> 2. Kontzeptua zehaztasunez definitzen du, protokoloari
> erreferentzia
> egiten dio. Zehaztasun hau kritikoa bihurtu da mezu
> eta helbide
> elektroniko mota ugari baitauzkagu orain (e-posta,
> Telegram,
> Twitter...), eta une labur batez Mozillaren estilo
> berriari jarraitzen
> hasi banintzaion ere, e-posta hobestera bueltatu
> nintzen CyanogenMod
> eta Telegram proiektuen kate batzuk bestela
> ulergaitzak edo oso
> konplexuak bihurtzen zirelako. Adibidez (buruz nabil):
> Zure helbide
> elektronikora mezu bat bidaliko dizugu kontua
> berresteko. Zein
> helbide? Telegram? emaila?...
>
>
>
> Microsoft-eko euskara zuzentzaileak e-posta hitza onartzen du.
> Baita bere deklinazioak ere.
>
> Xuxenek ere e-posta onartzen du eta proba bat egitea bururatu
> zait:
> 1) Ireki http://xuxen.eus/
> 2) Idatzi "e-pozta", zetarekin.
> 3) Sakatu Zuzendu botoia.
> 4) Egin klik "e-pozta" hitzean eta zuzenketa hauek proposatzen
> dizkizu:
> - e-posta
> - e-postaz
> - e-postan
> - e-postak
> Hiztegietan ez dagoen hitz bat izateko badu meritua e-posta
> delakoak, ezta?
>
> Azkenik, atzo "e-posta" Google-n bilatzean ikusi nuen orrialde
> deigarri bat. Itzulpen enpresa profesional batean "e-posta"
> eta "e-liburu" hitzak erabiltzen dituzte, biak ala biak
> hiztegietan agertzen ez direla jakinik (suposatzen dut):
> http://11itzulpen.eus/e-liburuak/
>
> Amaitzeko, honen arira, inoiz bururatu ez zaidan zalantza bat
> sortu zait. e-book [ibuk) ahoskatzen da ingelesez eta e-mail
> eta email [imeil] ahoskatzen da, hemen askok [email] esaten
> badugu ere. e-posta nik [eposta] ahoskatzen dut baina [iposta]
> ahoska liteke?
>
> Gaia uste nuena baino korapilatsuagoa da...
>
>
> Ondo izan,
> Txopi.
Nire iritzia 'e-posta' ez ibiltzeko: korreo arruntean norbaiti gutun edo
pakete bat bidaltzeko jasotzailearen _helbidea_ behar izaten da. Mezu
elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_
bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.
'e-posta' ez du inolako helbiderik adierazten, soilik gutuna bidaltzeko
sistema elektroniko dela. Ondorioz, ez da bat ere egokia erabiltzaile
baten helbidea adierazteko erabiltzea. Horretarako egokiagoa da 'helbide
elektronikoa' edo 'helb. elek', horrek esplizitoki adierazten baitu
_helbidearen_ kontzeptua.
Bestetik, Gorkak aipatzen duen 'post > *bidalketa' buruz, testuingurua
aztertu behar da. 'Post' aditza den kasuan 'Bidali' (edo 'Igo' artikulu
bat webgune batera igotzeko asmoa adieraztea nahi bada).
Gorkak ondo adierazten duen bezala, bitakoretan batiz bat 'artikuluak'
edo 'sarrerak' argitaratzen direnez, testuinguru horretan ez litzateke
egokia 'mezu' erabiltzea.
Azken finean, 'mezu'ak korreo elektroniko edo beheralako mezularitzan
bidaltzen diren esaldiak (edo SMS) adierazteko soilik erabiliko nuke.
Ondo izan,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago