[Librezale] Azaroko proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Aza 24, 19:53:29, CET 2016


og., 2016.eko azaren 17a 16:05(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> og., 2016.eko azaren 10a 16:16(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>> ig., 2016.eko urrren 30a 11:29(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>>> Kaixo, guztioi:
>>>
>>> Azaroa hastear dago eta ni kanpin batean nago ia ekarpenik egin ezinik.
>>> Hala eta guztiz ere albiste baten berri eman behar dizuet:
>>>
>>> WordPress 4.7 bidean da:
>>> https://wordpress.org/news/2016/10/wordpress-4-7-beta-1/
>>> Lehenetsitako itxura berri bat ekarriko du:
>>> http://2017.wordpress.net/
>>>
>>> Beraz, abenduaren 6a baino lehen hainbat kate euskaratu beharra dago.
>>> Hemen lanaren azalpena:
>>> http://bit.ly/2e0Iy9M
>>
>> Aupa zuek:
>>
>> Twenty Seventeen itxura euskaratu dut. Placeholder euskaraz nola eman
>> zalantza sortu zait eta "leku-marka" jarri dut. Proposamen hobeagorik?
>>
>> /dev adarra %86an dago eta /dev/admin adarra %96an.
> 
> Kaixo berriz:
> 
> /dev/admin/network adarra amaitu dut. /dev adarra %88an dago eta
> /dev/admin adarra %97an. 81 kate dauzkat moderatzeko. Eskerrik asko
> iradokizun guzti horiek sartzen ari zaretenoi!

Kaixo:

/dev/admin adarra amaitu dut. Beraz, /dev adarra bakarrik falta zaigu
itzulpena amaitzeko! Orain %88an dago.

Kontuan eduki garatzaileek iturri-kodean aldaketak egiten dabiltzala eta
kateak aldatzen dituztenean portzentajea jaitsi egiten dela. Horregatik,
naiz eta itzulpenak egin dituzuen eta batzuk onartu ditudan, bataz
bestekoa aurreko astetik ona mantendu egin da.

Garatzaileek abenduaren 6a mantentzen dute WordPress bertsio berria
kaleratzeko data bezala, baina oraindik ez dituzte kateak izoztu eta
horrek goizago ala beranduago kate gehiago aldatuko dituzte esan nahi
du. Ez dira asko izango, baina orain falta diren 344 kate horiek baino
zenbait gehiago itzuli beharko ditugu. Ekin iezaiozue mesedez! Martxa
azkartu behar dugu WordPress 4.7 kaleratzen den egunean euskaratutako
bertsioa ere argitaratzea nahi baldin badugu!

Eskerrik asko,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago