[Librezale] Librezalek Telegram supertalde bat behar du?

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Mar 16, 01:04:11, CET 2016


Aupa Asier,

> Zahartu egin gara, eta ez dut ikusten ordezkapenik.

Pareko bidetik doa nire pentsamenduaren ildoa ere, baina modu positibo
batean enfokatu nahi dut, testigua pasatzeko eskubidea dugu guztiok, baina
ez da errealista pentsatzea ezerezetik inor agertuko dela itzelezko
konpromisoak hartzera aurretik harreman txiki bat egon ez bada.

Ni jubilatuta nengoen jada baina mugikorrean ROMak nola instalatu ikasi
nahi nuen, handik CyanogenMod itzultzen zebiltzanei bultzadatxo bat ematera
pasatu eta ala, konturatu orduko mantentzaile. Hemengo denek antzerako
istorio bat dugu, ezta? Beti izan da horrela.

Ekarpen txikiek balio handia dute, eta ez soilik etorkizunean ekarpen
handiagoak egiteko potentziala dagoelako, berezko balioa dute, esker oneko
mezu bat edo zure lanaren erabiltzaile arduraturen bat badagoela jakiteak
badu eragina. Eta askoz harago noa, edozelako gai tangentzialak ikutu ahal
izateko aukera izan behar dela uste dut, itzulpenetik harago doazen interes
komunak ditugu, Arduinorekin katuak komuneko atea irekitzeko tramankulu bat
sortu duzula eta foroan edo Telegram taldean kontatu nahi duzula? Zergatik
ez?

> martxan dauden proiektuetan ere ez dago benetako elkarlanik.

Nire azkenaldiko obsesio batekin egin duzu topo, kontatu al dizuet inoiz
zergatik maite ditudan web bidezko itzulpen tresnak? Bai, baiezkoan nago :)

> Orain badirudi jendea gehiago dagoela mugikorretan eta sare sozialetan,
eta horrek esan nahi du Librezalek daramatzanak bezalako proiektuek
(nabigatzaileak, bulegotika, mahaigaineko aplikazioak, etab.) interes
gutxiago pizten dutela.

Asko murrizten duzu definizioa eta ez nago ados. Etxea Librezale auzoan
duten proiektu ugari daude mugikorretara begira, nik Firefox erabiltzen dut
mugikorrean. CyanogenMod, eta Androiderako hainbat aplikazio txiki
mantentzen ditut,  lagun batek orain bi egun Androiderako Wordpress
aplikazioarekin lanean jarriko zela esan zidan (ez dut izenez aipatuko,
berak botako du nahi duenean)...

Egia da Firefox OSek ez duela espero zen arrakasta izan, eta? Bere garaian
funtzio bat bete zuten hainbat aplikazio itzuli ziren, eta gaur egun ez
ditu inork erabiltzen, baina gaur hilda dauden proiektu horietan egindako
lanak gero loratu diren haziak landatu zituen, hartutako erabaki asko gaur
termino estandarrak dira, era berean CyanogenModen gauza asko Firefox OStik
kopiatutakoak dira, eta Firefox OSentzat egindako zuzentzailea, ez al dago
berrerabiltzea?...

Basoan eroritako hosto eta adar ustelek bizitza dakarte, ez heriotza.

Gizarte sareena konplexua da bai. Hemengo askok lagundu dugu Twitter
euskaratzen, ez Librezaleren izenean, baina tira horrek axola handia al du?
Librezalera ekarri gintuen dinamikak bultzatu gintuen hartara ere.
Librezale bezala badago gizarte sareen inguruko hausnarketa sakon bat
egiteko aukera, eta hemendik badabiltza gaia oso landua duten batzuk. Garai
batean Librezalek web estandarren aldeko borrokan parte hartu zuen,
Mozillaren aldeko apustua egin zenean  webgune asko eta asko Explorerrekin
zebiltzan soilik, eta guda hori neurri handi irabazi zela esango nuke, guda
ez zuen Librezalek irabazi argi dago, baina gure batailatxo batzuk bai.
Egin duzun definizioan horrek guztiak ez luke tokirik.

Ez diot konponbide errazik ikusten arazoari.


Demagun arazoaren definizioan arrazoia duzula, ba tira, Librezale erabat
desagertuko balitz ere ez litzateke drama bat. Guk egiten duguna egiten
duten guztiek ez dute Librezaleren azpiegitura erabiltzen, baina batzuk
proiektuari ikusgaitasuna ematen dion azpiegitura bat eskura izatea, edo
zalantzak galdetzeko jendea non aurkitu jakitea eskertzen dute/dugu.

Gauza bera beste izen batekin eraikitzeko ahalegina aurrezteko besterik ez
bada hau mantendu eta indartzea pena merezi duela uste dut.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160316/0029fd6f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago