[Librezale] Librezalek Telegram supertalde bat behar du?
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Mar 15, 21:36:45, CET 2016
al., 2016.eko marren 14a 22:55(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Oso argi dago zer den Librezale, definizioa ekintzatik etorri da, eta
> zerbitzaria mantentzen laguntzen dutenak, itzulpenen batean parte
> hartzen dutenak, eta lan guzti horren erabilpena egiten dutenak,
> guztiok osatzen dugu nire ustez Librezale.
>
> Guztiok Librezale izanda, beharrak desberdinak dira eta beharren
> araberako komunikazio tresna desberdinak behar direla uste dut.
>
> Posta zerrendak lanerako eta "barne" komunikaziorako sortu ziren
> (barne kakotxen artean publikoak direlako) eta foroak sukaldean sartu
> gabe ere txokoan sartu nahi zuen edozeinentzako parte hartzeko bide
> erraz gisa, zalantzak galdetzeko, arazoen berri emateko,
> eztabaidarako, gai tangentzialak ukitzeko....
>
> Gerora Wordpress eta Twitter gehitu ziren, eta igorle bezala indartu
> gintuzten tresna horiek, baina erabiltzaile interesatuen txokoa hoztu
> egin da. Onartzen dut orain azken asanbladan Asierrek esan eta nik
> onartu nahi ez nuena, foroa zaharkituta geratu da, ez du jada lehen
> betetzen zuen funtzioa berdin betetzen.
>
> Irakurketa hau Asierrek baino beranduago bada ere aspaldi egin nuen,
> baina ez nuen ordezko egoki bat ikusten, Telegram supertalde [1] batek
> agian paper hori bete lezake, erreza, edonori irekia eta lar arautu
> gabeko komunikazio ireki baterako tresna izan daiteke:
>
> - Edonork izena emateko aukera eman daiteke URL publiko baten bidez.
> - Spama ekiditeko administratzaileak izendatu daitezke.
> - Gaur egun komunikatzeko gehien erabiltzen dugun gailuan badabil
> (foroa mugikorrean oso deserosoa da)
> - Historia mantentzen du
> - Mezu itsaskorrak jarri daitezke ("Wordpress arduraduna behar da",
> adibidez).
>
> Kontra baditu gauza batzuk ere.
>
> - Telegram Euskaraz ekimena geldi dago.
> - Twitter bezala pribatua bat da
> - Telegram ez dabil gailu guztietan.
> - Mezu zaharrak ez dira web bilaketa batean agertzen.
>
> Badira ere bestelako tresna libreagoak eta seguruagoak, Signal
> adibidez, baina ez dakit horiekin izaera guztiz ireki bat lortu daitekeen.
>
> Tira, zuek esan. Burutik jota nago? Ideia ona da? Erabiliko zenukete?
> Dagoeneko mezu gehiegi jasotzen dituzue mugikorrean?...
>
> [1] https://telegram.org/blog/supergroups5k
>
> Osoitz
Kaixo,
Uste dut momentu honetan Librezaleren arazoa ez dela tresna bat gehiago
edo gutxiago erabiltzea kideen arteko harremanetarako, baizik eta azken
urteetan asko jaitsi direla jendearen ekarpenak.
Zahartu egin gara, eta ez dut ikusten ordezkapenik. Azkenean jendea erre
egiten da. Bestalde, oraindik martxan dauden proiektuetan ere ez dago
benetako elkarlanik. Bakoitzak bere proiektua darama, eta Librezale hau
da: proiektu horien informazioa ematen duen webgune bat (gero eta
gutxiago eguneratzen dena) eta posta zerrenda hau. Ez dut uste parte
hartze eskasaren arazo hori Telegramek konponduko duenik.
Orain badirudi jendea gehiago dagoela mugikorretan eta sare sozialetan,
eta horrek esan nahi du Librezalek daramatzanak bezalako proiektuek
(nabigatzaileak, bulegotika, mahaigaineko aplikazioak, etab.) interes
gutxiago pizten dutela.
Ez diot konponbide errazik ikusten arazoari. Dena den, foroari eta
webguneari dagokionez, nik bai kenduko nukeela foroa webgunearen
azaletik, itxi egingo nuke hari berriak irekitzearen aukera eta
kontsultarako soilik utziko nuke.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago