Aupa Asier,

> Zahartu egin gara, eta ez dut ikusten ordezkapenik.

Pareko bidetik doa nire pentsamenduaren ildoa ere, baina modu positibo batean enfokatu nahi dut, testigua pasatzeko eskubidea dugu guztiok, baina ez da errealista pentsatzea ezerezetik inor agertuko dela itzelezko konpromisoak hartzera aurretik harreman txiki bat egon ez bada.

Ni jubilatuta nengoen jada baina mugikorrean ROMak nola instalatu ikasi nahi nuen, handik CyanogenMod itzultzen zebiltzanei bultzadatxo bat ematera pasatu eta ala, konturatu orduko mantentzaile. Hemengo denek antzerako istorio bat dugu, ezta? Beti izan da horrela.

Ekarpen txikiek balio handia dute, eta ez soilik etorkizunean ekarpen handiagoak egiteko potentziala dagoelako, berezko balioa dute, esker oneko mezu bat edo zure lanaren erabiltzaile arduraturen bat badagoela jakiteak badu eragina. Eta askoz harago noa, edozelako gai tangentzialak ikutu ahal izateko aukera izan behar dela uste dut, itzulpenetik harago doazen interes komunak ditugu, Arduinorekin katuak komuneko atea irekitzeko tramankulu bat sortu duzula eta foroan edo Telegram taldean kontatu nahi duzula? Zergatik ez?

> martxan dauden proiektuetan ere ez dago benetako elkarlanik.

Nire azkenaldiko obsesio batekin egin duzu topo, kontatu al dizuet inoiz zergatik maite ditudan web bidezko itzulpen tresnak? Bai, baiezkoan nago :)

> Orain badirudi jendea gehiago dagoela mugikorretan eta sare sozialetan, eta horrek esan nahi du Librezalek daramatzanak bezalako proiektuek (nabigatzaileak, bulegotika, mahaigaineko aplikazioak, etab.) interes gutxiago pizten dutela.

Asko murrizten duzu definizioa eta ez nago ados. Etxea Librezale auzoan duten proiektu ugari daude mugikorretara begira, nik Firefox erabiltzen dut mugikorrean. CyanogenMod, eta Androiderako hainbat aplikazio txiki mantentzen ditut, lagun batek orain bi egun Androiderako Wordpress aplikazioarekin lanean jarriko zela esan zidan (ez dut izenez aipatuko, berak botako du nahi duenean)...

Egia da Firefox OSek ez duela espero zen arrakasta izan, eta? Bere garaian funtzio bat bete zuten hainbat aplikazio itzuli ziren, eta gaur egun ez ditu inork erabiltzen, baina gaur hilda dauden proiektu horietan egindako lanak gero loratu diren haziak landatu zituen, hartutako erabaki asko gaur termino estandarrak dira, era berean CyanogenModen gauza asko Firefox OStik kopiatutakoak dira, eta Firefox OSentzat egindako zuzentzailea, ez al dago berrerabiltzea?...

Basoan eroritako hosto eta adar ustelek bizitza dakarte, ez heriotza.

Gizarte sareena konplexua da bai. Hemengo askok lagundu dugu Twitter euskaratzen, ez Librezaleren izenean, baina tira horrek axola handia al du? Librezalera ekarri gintuen dinamikak bultzatu gintuen hartara ere. Librezale bezala badago gizarte sareen inguruko hausnarketa sakon bat egiteko aukera, eta hemendik badabiltza gaia oso landua duten batzuk. Garai batean Librezalek web estandarren aldeko borrokan parte hartu zuen, Mozillaren aldeko apustua egin zenean webgune asko eta asko Explorerrekin zebiltzan soilik, eta guda hori neurri handi irabazi zela esango nuke, guda ez zuen Librezalek irabazi argi dago, baina gure batailatxo batzuk bai. Egin duzun definizioan horrek guztiak ez luke tokirik.

Ez diot konponbide errazik ikusten arazoari.

Demagun arazoaren definizioan arrazoia duzula, ba tira, Librezale erabat desagertuko balitz ere ez litzateke drama bat. Guk egiten duguna
egiten duten guztiek ez dute Librezaleren azpiegitura erabiltzen, baina
batzuk proiektuari ikusgaitasuna ematen dion azpiegitura bat eskura
izatea, edo zalantzak galdetzeko jendea non aurkitu jakitea eskertzen
dute/dugu.

Gauza bera beste izen batekin eraikitzeko ahalegina aurrezteko besterik ez bada hau mantendu eta indartzea pena merezi duela uste dut.

Osoitz