[Librezale] Librezalek Telegram supertalde bat behar du?

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Mar 14, 22:55:02, CET 2016


Kaixo,

Oso argi dago zer den Librezale, definizioa ekintzatik etorri da, eta
zerbitzaria mantentzen laguntzen dutenak, itzulpenen batean parte hartzen
dutenak, eta lan guzti horren erabilpena egiten dutenak, guztiok osatzen
dugu nire ustez Librezale.

Guztiok Librezale izanda, beharrak desberdinak dira eta beharren araberako
komunikazio tresna desberdinak behar direla uste dut.

Posta zerrendak lanerako eta "barne" komunikaziorako sortu ziren (barne
kakotxen artean publikoak direlako) eta foroak sukaldean sartu gabe ere
txokoan sartu nahi zuen edozeinentzako parte hartzeko bide erraz gisa,
zalantzak galdetzeko, arazoen berri emateko, eztabaidarako, gai
tangentzialak ukitzeko....

Gerora Wordpress eta Twitter gehitu ziren, eta igorle bezala indartu
gintuzten tresna horiek, baina erabiltzaile interesatuen txokoa hoztu egin
da. Onartzen dut orain azken asanbladan Asierrek esan eta nik onartu nahi
ez nuena, foroa zaharkituta geratu da, ez du jada lehen betetzen zuen
funtzioa berdin betetzen.

Irakurketa hau Asierrek baino beranduago bada ere aspaldi egin nuen, baina
ez nuen ordezko egoki bat ikusten, Telegram supertalde [1] batek agian
paper hori bete lezake, erreza, edonori irekia eta lar arautu gabeko
komunikazio ireki baterako tresna izan daiteke:

- Edonork izena emateko aukera eman daiteke URL publiko baten bidez.
- Spama ekiditeko administratzaileak izendatu daitezke.
- Gaur egun komunikatzeko gehien erabiltzen dugun gailuan badabil (foroa
mugikorrean oso deserosoa da)
- Historia mantentzen du
- Mezu itsaskorrak jarri daitezke ("Wordpress arduraduna behar da",
adibidez).

Kontra baditu gauza batzuk ere.

- Telegram Euskaraz ekimena geldi dago.
- Twitter bezala pribatua bat da
- Telegram ez dabil gailu guztietan.
- Mezu zaharrak ez dira web bilaketa batean agertzen.

Badira ere bestelako tresna libreagoak eta seguruagoak, Signal adibidez,
baina ez dakit horiekin izaera guztiz ireki bat lortu daitekeen.

Tira, zuek esan. Burutik jota nago? Ideia ona da? Erabiliko zenukete?
Dagoeneko mezu gehiegi jasotzen dituzue mugikorrean?...

[1] https://telegram.org/blog/supergroups5k

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160314/a48df823/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago