Kaixo,

Oso argi dago zer den Librezale, definizioa ekintzatik etorri da, eta zerbitzaria mantentzen laguntzen dutenak, itzulpenen batean parte hartzen dutenak, eta lan guzti horren erabilpena
egiten dutenak, guztiok osatzen dugu nire ustez Librezale.

Guztiok Librezale izanda, beharrak
desberdinak dira eta beharren araberako komunikazio tresna desberdinak
behar direla uste dut.

Posta zerrendak lanerako eta "barne" komunikaziorako sortu ziren (barne kakotxen artean publikoak direlako) eta foroak sukaldean sartu gabe ere txokoan sartu nahi zuen edozeinentzako parte hartzeko bide erraz gisa, zalantzak galdetzeko, arazoen berri emateko, eztabaidarako, gai tangentzialak ukitzeko....

Gerora Wordpress eta Twitter gehitu ziren, eta igorle bezala indartu gintuzten tresna horiek, baina erabiltzaile interesatuen txokoa hoztu egin da. Onartzen dut orain azken asanbladan Asierrek esan eta nik onartu nahi ez nuena, foroa zaharkituta geratu da, ez du jada lehen betetzen zuen funtzioa berdin betetzen.

Irakurketa hau Asierrek baino beranduago bada ere aspaldi egin nuen, baina ez nuen ordezko egoki bat ikusten, Telegram supertalde [1] batek agian paper hori bete lezake, erreza, edonori irekia eta lar arautu gabeko komunikazio ireki baterako tresna izan daiteke:

- Edonork izena emateko aukera eman daiteke URL publiko baten bidez.

- Spama ekiditeko administratzaileak izendatu daitezke.

- Gaur egun komunikatzeko gehien erabiltzen dugun gailuan badabil (foroa mugikorrean oso deserosoa da)

- Historia mantentzen du

- Mezu itsaskorrak jarri daitezke ("Wordpress arduraduna behar da", adibidez).

Kontra baditu gauza batzuk ere.

- Telegram Euskaraz ekimena geldi dago.
- Twitter bezala pribatua bat da

- Telegram ez dabil gailu guztietan.

- Mezu zaharrak ez dira web bilaketa batean agertzen.

Badira ere bestelako tresna libreagoak eta seguruagoak, Signal adibidez, baina ez dakit horiekin izaera guztiz ireki bat lortu daitekeen.

Tira, zuek esan. Burutik jota nago? Ideia ona da? Erabiliko zenukete? Dagoeneko mezu gehiegi jasotzen dituzue mugikorrean?...

[1] https://telegram.org/blog/supergroups5k

Osoitz