[Librezale] WordPres 4.5en itzulpenaren egoera

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Mar 17, 12:06:19, CET 2016


or., 2016.eko marren 11a 17:25(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> WordPress 4.5 bertsioa datozen asteotan argitaratuko da, Apirilerako dago
> aurreikusita.
> 
> Gaur egun zeuden string guztiak itzulita daude jada, baina datozen asteotan
> berriren bat egon daiteke, batez ere argitalpenaren bezperan-edo
> "about.php" orrialdea argitaratzen dutenean.
> 
> Horren adi egongo naiz eta 4.5 bertsioa hasieratik ere euskaraz egotea
> izango da helburua.

Ederto. Lan bikaina. Eskerrik asko, Mikel.
Atzo eta gaur kate batzuk itzultzen ibili naiz zu laguntzeko.
Twenty Sixteen itxura aterako dutela irakurri dut nonbait baina
itzultzeko proiektuetan ez dut aurkitu. Agian, aurrerago sartuko dute
itzultzeko sisteman...

> 
> Hala ere, argitaraketa horren ostean, WordPressen itzulpenaren ardura utzi
> egingo dut.

Itxaroten egon naiz ea norbaitek zuk utziko duzun testigua hartuko duen
baina badirudi inor ez dela animatzen. Nik WordPress itzultzen
jarraitzen dut baina ezin dut argitaratze data zehatzetarako jartzen
dituzten itzulpen lan guztiak egingo ditudanik ziurtatu. Inork hartu
nahi du ardura hori nire eta ziur aski beste batzuen laguntza izango
duela jakinda?

Bestela, nik hartuko dut WordPress-en ardura eta orain arte bezala
itzulpenak egiten joango naiz.

Azkenaldian, WordPress-en bertan aurkitzen ditudan akats txikian
zuzentzen aritzeaz gain (gaur bertan bi aurkitu ditut), nire ustez
oinarrizkoak diren plugin batzuk euskaratzen ere ibili naiz: related
posts, cookies law, social icons... Osoitzek aipatu bezala, WordPress
for Android euskaratzen ibili naiz, bizpahiru hilabeteotan utzita
badaukat ere. Aurreko batean aipatu nuen bezala, BuddyPress euskaratzea
amaitzeko oso gutxi falta da. Inork egiten ez badu, nik egingo dut urte
honetan zehar.

Hainbat WordPress instalazio daude euskaraz eta badira oso maiz
erabiltzen diren itxura eta plugin batzuk. Beraz, nire helburua multzo
praktiko bat euskaratzea eta Librezalen iragartzea da. Plugin batzuk oso
handiak dira baina beste batzuk oso txikiak eta erabilienen alde
publikoa behintzat euskaraz izatea jende askok eskertuko duen zerbait
dela uste dut. Zeintzuk uste duzue merezi dutela gehiago euskaratuak
izatea? Proposamenak onartzen dira. Laguntza ere bai!

> 
> Prozesua dokumentatuta dago wikian eta edonork jarraitzeko bezalakoa da:
> http://librezale.eus/wiki/WordPress
> 
> Agur bat,
> 
> Mikel

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago