[Librezale] Blender programaren itzulpena

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 22:17:16, CET 2016


Aupa,

Animo nire partez ere!

Ikusi dut Blenderrek baduela gehigarri propio bat itzulpenak kudeatzeko
baina tresna horrekin ezin dela guzti guztia itzuli.

Kanpo tresna bat erabiltzea erabakitzen baduzue jakin bi mota nagusi
daudela, nork bere ordenagailuan instalatuta erabiltzen diren programak eta
web bitartez dabiltzanak.

Hemengo beteranoenak nahiago dituzte offline dabiltzan tresnak, aldaketa
masiboak egiteko eta berrikuspenerako funtzio gehiago dituztelako, ongi
aukeratutako itzulpen memoriekin elikatzen dituztelako...

Nik neuk nahiago ditut Web bidezko tresnak, nagusiki elkarlana izugarri
errazten dutelako eta nabigatzaile bat duen edozein gailutik lan egitea
baimentzen dutelako. Azken boladan liburutegian egiten ditut itzulpen
gehienak.

Librezalek badu Pootle instalatuta zerbitzarian eta eskatuz gero baimena
duen inork (nik ez) proiektua bertan sortzen lagundu ahal dizue. Hortaz
gain badira jabedunak izanda software librearekiko jarrera ona duten
zerbitzu batzuk, musu-truk proiektua sortzen uzten dizutenak, Transifex.com
eta Crowdin.com dira erabilienak. Crowdin.com da nire ustez interfaze
txukunena duena eta azken boladan telefonoarekin  erabili ahal izateko
primeran moldatu dute.

Tira, hau iritzi bat besterik ez da. Balio badizue, primeran.

Esandakoa, animo!

Osoitz




Igor Leturia<ileturia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 18 19:02):

> Nire lagun eta lankide batek, Guillermo Roak (besteren artean, Norteko
> Ferrokarrilla egiten du Euskadi Irratian) animazioak egiten ditu Blender
> erabiliz. Horietako batzuk bere blogean jartzen ditu: bad3di.blogspot.com
> . Komentatu diot euskaratzearena eta esan dit bera ere laguntzeko prest
> legokeela zalantzaren batzuk argitzen (menuko aukeraren batek zehazki zer
> egiten duen eta horrelakoak). Bere laguntza behar baduzue, idatzi niri
> pribatuan eta emango dizuet bere e-maila.
>
>     Igor Leturia
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160218/fbd068ac/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago