[Librezale] Blender programaren itzulpena

Igor Leturia ileturia a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 19:02:36, CET 2016


Nire lagun eta lankide batek, Guillermo Roak (besteren artean, Norteko
Ferrokarrilla egiten du Euskadi Irratian) animazioak egiten ditu Blender
erabiliz. Horietako batzuk bere blogean jartzen ditu: bad3di.blogspot.com .
Komentatu diot euskaratzearena eta esan dit bera ere laguntzeko prest
legokeela zalantzaren batzuk argitzen (menuko aukeraren batek zehazki zer
egiten duen eta horrelakoak). Bere laguntza behar baduzue, idatzi niri
pribatuan eta emango dizuet bere e-maila.

    Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160218/d754332b/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago