[Librezale] Cyanogenmod eta profesionaltasuna software librean
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Ots 27, 19:35:52, CET 2016
Kaixo,
Cyanogen operaren bigarren aktoa kontatzera natorkizue.
Aurreko mezuan kontatu nizuen itzultzaile profesionalei leku egiteko, lana
bolondreski egiten ari ziren horiei zuzentzaile eskubidea kentzea pasatu
zitzaiela burutik, hau da urteetan lan osoa egin zuen komunitateari
itzulpenak ondo ala gaizki zeuden erabakitzeko eskubidea kentzea.
Hori komunitate batzuk (alemana nagusiki) jada lanean zeuden itzultzaile
profesional batzuen lanaren kalitateari buruz protestatu ondoren, softwarea
itzultzen hasiberriek egin ohi dituzten akats guztiak egiten zituztelako.
CyanogenOS itzultzaile profesionalak sartu nahi zituen ekoizle batzuk hala
eskatuta, ez direlako komunitateak egindako lanaz fio. Bestalde, komunitate
batzuk CyanogenMod lan komunitarioa zuten helburu soilik, eta ez zuten
arreta berdina jartzen CyanogenOS enpresa ekimenaren softwarea itzultzean.
Itzultzaile profesionalek zuzentzaile eskubidea nahi zuten, batetik onartu
gabeko itzulpenak kobratzen ez dituztelako, eta bestetik beraiek ere
taldean aritzen direlako batzuetan.
Komunitateak ez zuen begi onez ikusten esker txarreko mugimendu hau.
Bururatu zaien irtenbidea ez dirudi txarra, zuzentzailearen gainetik dagoen
figura bat sortu dute, egiaztatzailea. Egiaztatzaileak zuzentzaile batek
onartutako kateak onartu ala ukatu ditzake, astebeteko epean. Eta paper hau
%65a baino gehiago itzulita zuten hizkuntzetako zuzentzaileei emango zaie,
hau da, lana ondo eginda dagoenean, komunitateari. Hori hala denean
profesionalei zuzentzaile eskubidea emango zaie beraien kate propioak
onartu ahal izateko.
Alemana, Errusiera eta Frantsesarekin hasi dira. Euskaraz oraingoz ez da
aldaketarik egon, eta nik neuk ez dakit itzultzaile profesionalik
kontratatu den.
Ikusteko dago zer gertatuko den, baina epe luzera komunitate txikiak dena
profesionalen esku uztera joko dutelakoan nago.
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160227/4d1adc6b/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago