[Librezale] Gabonetan juntadizoa

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Abe 31, 15:16:39, CET 2016


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abendua 30
22:35):

> AKTA
>
> Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon
> baten ondoren (*)
>
> 1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko
> eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.
>
> 2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez
> erabaki da.
>
> 3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome eta
> Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua DJ
> izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.
>
> 4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela urtero
> bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin nahi
> genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu ditzakeala
> muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.
>
> 5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan
> erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.
>
> 6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko
> proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit
>
> 7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin
> ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.
>
> Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako
> delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko
> ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo
> "Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko
> bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin,
> Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma
> egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta
> dagoen forma bakarra:
>
> http://www.ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=e-mail
>
> Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.
>
> Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a
>
> (*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago,
> lizentzia poetiko bat da.
>
>
Aupa,

oso ona akta Osoitz! Par pixkat egin dut. Egia esan inbidia eman didazue,
baina atzo lana neukan eta ezin izan nintzen joan.

Anysoft Keyboard-arena oso ideia ona iruditzen zait. Gaur goizean honekin
erlazionatutako ideia bat bururatu zait.

Duela urtebete pasatxo Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako
#datraolat gehigarria [1][2] argitaratu genuen iametzan. Gehigarriak botoi
bat sakatuz zero zabalerako zuriuneak [3] txertatzeko aukera ematen du,
horri esker Twitter-en eta bestelako webguneetan (github, gitlab,
bitbucket... facebook-en ez dabil) traola eta erabiltzaile izenei
"zuzenean" atzizkiak gehitzeko aukera dago, gidoi, puntu, barra bertikal,
komatxo eta abar erabili gabe.

Erabiltzaile askok galdetu ziguten ea posible zen mugikorretan erabiltzea
eta erantzuna tamalez ezetz zen. Zer iruditzen zaizue Anysoft Keyboard
teklatuaren euskarazko bertsioari zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzeko
funtzionalitatea gehitzen badiogu? Adibidez, d letra sakatuta edukitzean
laster-menuan delta eta gainerako d-ren aldaerekin batera "datraolat"ak
txertatzeko aukera ematea.

Duela hilabete batzuk horixe bera egiten saiatu nintzen AOSPeko
teklatuarekin baina konpilatzean arazoak ematen zizkidan, ez nuen lortzen
beharrezko liburutegi batzuk apk barruan lotzea eta aurrerago berriz
saiatzekotan geratu nintzen. Funtzionalitate hori Anysoft Keyboard-ari
gehitzea oso aukera polita iruditzen zait.

Asier Iturralde Sarasola

[1]
http://www.iametza.eus/euskara/bloga/datraolatekin-traolak-eta-erabiltzaile-izenak-naturalago
[2] https://github.com/iametza/datraolat (GNU GPLv3 lizentzia duen software
librea da)
[3] https://en.wikipedia.org/wiki/Zero-width_space
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161231/49ea3601/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago