[Librezale] Gabonetan juntadizoa
asier iturralde
asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Abe 31, 19:17:28, CET 2016
asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko abendua 31 15:16):
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abendua
> 30 22:35):
>
> AKTA
>>
>> Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon
>> baten ondoren (*)
>>
>> 1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko
>> eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.
>>
>> 2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez
>> erabaki da.
>>
>> 3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome eta
>> Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua DJ
>> izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.
>>
>> 4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela urtero
>> bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin nahi
>> genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu ditzakeala
>> muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.
>>
>> 5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan
>> erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.
>>
>> 6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko
>> proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit
>>
>> 7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin
>> ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.
>>
>> Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako
>> delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko
>> ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo
>> "Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko
>> bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin,
>> Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma
>> egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta
>> dagoen forma bakarra:
>>
>> http://www.ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=e-mail
>>
>> Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.
>>
>> Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a
>>
>> (*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago,
>> lizentzia poetiko bat da.
>>
>>
> Aupa,
>
> oso ona akta Osoitz! Par pixkat egin dut. Egia esan inbidia eman didazue,
> baina atzo lana neukan eta ezin izan nintzen joan.
>
> Anysoft Keyboard-arena oso ideia ona iruditzen zait. Gaur goizean honekin
> erlazionatutako ideia bat bururatu zait.
>
> Duela urtebete pasatxo Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako
> #datraolat gehigarria [1][2] argitaratu genuen iametzan. Gehigarriak botoi
> bat sakatuz zero zabalerako zuriuneak [3] txertatzeko aukera ematen du,
> horri esker Twitter-en eta bestelako webguneetan (github, gitlab,
> bitbucket... facebook-en ez dabil) traola eta erabiltzaile izenei
> "zuzenean" atzizkiak gehitzeko aukera dago, gidoi, puntu, barra bertikal,
> komatxo eta abar erabili gabe.
>
> Erabiltzaile askok galdetu ziguten ea posible zen mugikorretan erabiltzea
> eta erantzuna tamalez ezetz zen. Zer iruditzen zaizue Anysoft Keyboard
> teklatuaren euskarazko bertsioari zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzeko
> funtzionalitatea gehitzen badiogu? Adibidez, d letra sakatuta edukitzean
> laster-menuan delta eta gainerako d-ren aldaerekin batera "datraolat"ak
> txertatzeko aukera ematea.
>
> Duela hilabete batzuk horixe bera egiten saiatu nintzen AOSPeko
> teklatuarekin baina konpilatzean arazoak ematen zizkidan, ez nuen lortzen
> beharrezko liburutegi batzuk apk barruan lotzea eta aurrerago berriz
> saiatzekotan geratu nintzen. Funtzionalitate hori Anysoft Keyboard-ari
> gehitzea oso aukera polita iruditzen zait.
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
> [1] http://www.iametza.eus/euskara/bloga/datraolatekin-
> traolak-eta-erabiltzaile-izenak-naturalago
> [2] https://github.com/iametza/datraolat (GNU GPLv3 lizentzia duen
> software librea da)
> [3] https://en.wikipedia.org/wiki/Zero-width_space
>
Afal aurreko tarte honetan https://github.com/AnySoftKeyboard/LanguagePack/
oinarri bezala hartu eta probatxo bat egiten hasi naiz eta... Funtziona!
Irudian ikusten den karratu huts horrek zabalerarik gabeko zuriuneak
txertatzen ditu!
src/main/res/xml/qwerty.xml fitxategian d letrari dagokion lerroan
android:popupCharacters
atributuan zabalerarik gabeko zuriunea txertatu dut, apk sortu, instalatu
eta kitto!
Euskarazko paketea duen AnySoftKeyboard erabiltzeko beste arrazoi bat izan
daiteke hau.
Ondo hasi urtea!
Asier Iturralde Sarasola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161231/7f483b60/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: datraolat-teklatua-librezale.png
Type: image/png
Size: 44895 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161231/7f483b60/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago