[Librezale] Gabonetan juntadizoa

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Abe 30, 22:35:55, CET 2016


AKTA

Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon
baten ondoren (*)

1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko
eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.

2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez
erabaki da.

3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome eta
Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua DJ
izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.

4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela urtero
bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin nahi
genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu ditzakeala
muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.

5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan
erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.

6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko
proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit

7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin
ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.

Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako
delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko
ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo
"Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko
bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin,
Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma
egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta
dagoen forma bakarra:

http://www.ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=e-mail

Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.

Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a

(*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago,
lizentzia poetiko bat da.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161230/3c822d3d/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago