AKTA
Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon baten ondoren (*)
1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.
2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez erabaki da.
3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome
eta Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua
DJ izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.
4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela urtero bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin nahi genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu ditzakeala muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.
5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.
6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit
7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.
Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo "Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin, Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta dagoen forma bakarra:
Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.
Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a
(*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago, lizentzia poetiko bat da.
Aupa,
oso ona akta Osoitz! Par pixkat egin dut. Egia esan inbidia eman didazue, baina atzo lana neukan eta ezin izan nintzen joan.
Anysoft Keyboard-arena oso ideia ona iruditzen zait. Gaur goizean honekin erlazionatutako ideia bat bururatu zait.
Duela urtebete pasatxo Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako #datraolat gehigarria [1][2] argitaratu genuen iametzan. Gehigarriak botoi bat sakatuz zero zabalerako zuriuneak [3] txertatzeko aukera ematen du, horri esker Twitter-en eta bestelako webguneetan (github, gitlab, bitbucket... facebook-en ez dabil) traola eta erabiltzaile izenei "zuzenean" atzizkiak gehitzeko aukera dago, gidoi, puntu, barra bertikal, komatxo eta abar erabili gabe.
Erabiltzaile askok galdetu ziguten ea posible zen mugikorretan erabiltzea eta erantzuna tamalez ezetz zen. Zer iruditzen zaizue Anysoft Keyboard teklatuaren euskarazko bertsioari zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzeko funtzionalitatea gehitzen badiogu? Adibidez, d letra sakatuta edukitzean laster-menuan delta eta gainerako d-ren aldaerekin batera "datraolat"ak txertatzeko aukera ematea.
Duela hilabete batzuk horixe bera egiten saiatu nintzen AOSPeko teklatuarekin baina konpilatzean arazoak ematen zizkidan, ez nuen lortzen beharrezko liburutegi batzuk apk barruan lotzea eta aurrerago berriz saiatzekotan geratu nintzen. Funtzionalitate hori Anysoft Keyboard-ari gehitzea oso aukera polita iruditzen zait.
Asier Iturralde Sarasola
[1] http://www.iametza.eus/euskara/bloga/datraolatekin-traolak-eta-erabiltzaile-izenak-naturalago
[2] https://github.com/iametza/datraolat (GNU GPLv3 lizentzia duen software librea da)
[3] https://en.wikipedia.org/wiki/Zero-width_space