[Librezale] F-Droid: bultzadatxo bat eman diot

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ost, Urr 7, 12:12:55, CEST 2015


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 4
11:30):

> Aupa Asier Iturralde eta besteak,
>
> F-Droid (Androiderako aplikazio libreen biltegia) guztiz euskaraz egon zen
> garai batean [1], baina itzulpenerako sistema hautsi zenetik erdizka
> zegoen, eguneratu ezinik.
>
> Aurrekoan Redditen [2] iragarri zuten Weblate webgunera pasatzen zituztela
> itzulpenak [3]
>
> Ez zen asko falta zena eta % 100ra eraman dut itzulpena [4]. Mesedez
> egiaztatu ortografia, gramatika, eta estiloz egokia den, eta txarto dagoena
> beldur barik zuzendu.
>
> Bide batez, semaforoa berdean jarri daiteke berriro, ez?
>
> Ondo izan,
>
> Osoitz
>
>
Aupa Osoitz,

bikain!

Tarte bat dudanean errepaso bat emango diet itzulpenei baina seguru ondo
daudela. Semaforoa berdean jartzea ondo iruditzen zait.

Ondo izan,

Asier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20151007/95b6857f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago