[Librezale] F-Droid: bultzadatxo bat eman diot
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Urr 4, 11:30:02, CEST 2015
Aupa Asier Iturralde eta besteak,
F-Droid (Androiderako aplikazio libreen biltegia) guztiz euskaraz egon zen
garai batean [1], baina itzulpenerako sistema hautsi zenetik erdizka
zegoen, eguneratu ezinik.
Aurrekoan Redditen [2] iragarri zuten Weblate webgunera pasatzen zituztela
itzulpenak [3]
Ez zen asko falta zena eta % 100ra eraman dut itzulpena [4]. Mesedez
egiaztatu ortografia, gramatika, eta estiloz egokia den, eta txarto dagoena
beldur barik zuzendu.
Bide batez, semaforoa berdean jarri daiteke berriro, ez?
Ondo izan,
Osoitz
[1] http://librezale.eus/wiki/F-Droid
[2]
https://www.reddit.com/r/fdroid/comments/3kuf7u/help_get_fdroid_translated_in_your_language/
[3] https://hosted.weblate.org/engage/f-droid/
[4] https://hosted.weblate.org/projects/f-droid/f-droid/eu/
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20151004/4da06c36/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago