[Librezale] CyanogenMod artikulua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Urr 6, 16:50:03, CEST 2015


Aupa,

Aspaldi esan nuen Librezaleren azalean iragarri nahi nuela CyanogenMod
Euskaraz, artikulu hau atera zait, ekarpenik egin nahi baduzue aurrera,
ondo baderitzozue argi berdea emango diot aste honetan:

----

*CyanogenMod Android Euskaraz*.


Eguneroko teknologiaren erabilera PCetatik mugikorretara pasatuz joan
ahala, konplikatzen doa Librezaleren helburua, erabiltzailearen
burujabetasunean oinarritutako helburu guztien gisara.


Firefox OS Euskaraz [1] mantentzen du Librezalek hasieratik epe luzera
egindako apustu batean, baina gaur sakelako gailuetan Androidak dira nagusi
eta bide horretatik ere bagabiltza.


Androidak pluralean bai, librea den oinarrizko Android AOSP [2] ez delako
jendearen eskuetara heltzen dena. Telefono ekoizleek elkarrengandik
bereizteko ordezko eta gehigarriz osatzen baitute bakoitzak bere Androida.


Euskara gehigarri jabedun horietako bat gisa agertzen hasi zen
Androideetan, markaren arabera kalitate aldakorreko itzulpen desberdinak
eskuratzen ditu erosleak, edo bata bera ere ez.[3]


Itzulpen ofizial baten gabezia ez zen euskal ahalegin komunitariorik egin
ez delako, egin egin ziren [4], baina AOSP librea bada ere Google etxearen
kontrol estuaren menpe dago eta itzulpenetan ez du komunitatearen laguntza
onartu.


Android 5.0 Lollipop iragartzearekin batera Googlek Euskarara itzulpen
ofiziala iragarri zuen ere[5], baina itzulpen horrek ez zuen git
zerbitzaritik kontsumitzailearen eskuetara doan bide ofiziala egin. Horrek
ez du esan nahi ezin dela erabili, CyanogenMod ekimenak zabaldu zion bidea.


AOSP itzulpen ofizialari Crowdin[6] zerbitzarian auzolanean egindako
CyanogenMod gehigarrien itzulpenak gehitu eta *Artxila murtxil**a**, *enpresen
interes eta kapritxoetatik apur bat askeagoa den Android bat Euskaraz.


CyanogenMod instalatu nahi baduzu bateragarria den gailu bat behar duzu
[7], sistema eragilea gailuko konpilatzen da eta denek ez dute bertsio
ofiziala. Ofiziala ez den bertsiorik ez badago agian XDA foroan [8] bertsio
ez ofizialen bat lortu dezakezu. Kontuan izan CyanogenMod 12 bertsiotik
aurrera dagoela euskaraz.[9]


[1] http://librezale.eus/wiki/Firefox_OS
[2] https://source.android.com/
[3] http://www.teknopata.eus/tabletak-telefonoak-euskara-diagnostikoa
[4] http://androideuskaraz.akting.eu/blog/
[5]
https://ausdroid.net/2014/10/16/google-announces-android-5-0-lollipop-alongside-nexus-6-nexus-9-nexus-player-android-tv/
[6] https://crowdin.com/project/cyanogenmod
[7] http://wiki.cyanogenmod.org/w/Devices#cmversions=%2212%22,%2212.1%22;
[8] http://www.xda-developers.com/
[9] http://librezale.eus/wiki/CyanogenMod
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20151006/07d80a95/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago