[Librezale] CyanogenMod artikulua

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Urr 7, 12:06:50, CEST 2015


Aupa Osoitz! Irudirik edo behar baduzu eskatu eta aterako ditut nire
mugikorrean pantailazo batzuk.

Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 6
16:50):

> Aupa,
>
> Aspaldi esan nuen Librezaleren azalean iragarri nahi nuela CyanogenMod
> Euskaraz, artikulu hau atera zait, ekarpenik egin nahi baduzue aurrera,
> ondo baderitzozue argi berdea emango diot aste honetan:
>
> ----
>
> *CyanogenMod Android Euskaraz*.
>
>
> Eguneroko teknologiaren erabilera PCetatik mugikorretara pasatuz joan
> ahala, konplikatzen doa Librezaleren helburua, erabiltzailearen
> burujabetasunean oinarritutako helburu guztien gisara.
>
>
> Firefox OS Euskaraz [1] mantentzen du Librezalek hasieratik epe luzera
> egindako apustu batean, baina gaur sakelako gailuetan Androidak dira nagusi
> eta bide horretatik ere bagabiltza.
>
>
> Androidak pluralean bai, librea den oinarrizko Android AOSP [2] ez delako
> jendearen eskuetara heltzen dena. Telefono ekoizleek elkarrengandik
> bereizteko ordezko eta gehigarriz osatzen baitute bakoitzak bere Androida.
>
>
> Euskara gehigarri jabedun horietako bat gisa agertzen hasi zen
> Androideetan, markaren arabera kalitate aldakorreko itzulpen desberdinak
> eskuratzen ditu erosleak, edo bata bera ere ez.[3]
>
>
> Itzulpen ofizial baten gabezia ez zen euskal ahalegin komunitariorik egin
> ez delako, egin egin ziren [4], baina AOSP librea bada ere Google etxearen
> kontrol estuaren menpe dago eta itzulpenetan ez du komunitatearen laguntza
> onartu.
>
>
> Android 5.0 Lollipop iragartzearekin batera Googlek Euskarara itzulpen
> ofiziala iragarri zuen ere[5], baina itzulpen horrek ez zuen git
> zerbitzaritik kontsumitzailearen eskuetara doan bide ofiziala egin. Horrek
> ez du esan nahi ezin dela erabili, CyanogenMod ekimenak zabaldu zion bidea.
>
>
> AOSP itzulpen ofizialari Crowdin[6] zerbitzarian auzolanean egindako
> CyanogenMod gehigarrien itzulpenak gehitu eta *Artxila murtxil**a**, *enpresen
> interes eta kapritxoetatik apur bat askeagoa den Android bat Euskaraz.
>
>
> CyanogenMod instalatu nahi baduzu bateragarria den gailu bat behar duzu
> [7], sistema eragilea gailuko konpilatzen da eta denek ez dute bertsio
> ofiziala. Ofiziala ez den bertsiorik ez badago agian XDA foroan [8] bertsio
> ez ofizialen bat lortu dezakezu. Kontuan izan CyanogenMod 12 bertsiotik
> aurrera dagoela euskaraz.[9]
>
>
> [1] http://librezale.eus/wiki/Firefox_OS
> [2] https://source.android.com/
> [3] http://www.teknopata.eus/tabletak-telefonoak-euskara-diagnostikoa
> [4] http://androideuskaraz.akting.eu/blog/
> [5]
> https://ausdroid.net/2014/10/16/google-announces-android-5-0-lollipop-alongside-nexus-6-nexus-9-nexus-player-android-tv/
> [6] https://crowdin.com/project/cyanogenmod
> [7] http://wiki.cyanogenmod.org/w/Devices#cmversions=%2212%22,%2212.1%22;
> [8] http://www.xda-developers.com/
> [9] http://librezale.eus/wiki/CyanogenMod
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20151007/09b7ba91/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago