[Librezale] [terminoa] Dongle

dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ost, Urr 14, 12:12:22, CEST 2015


Egunon guztioi,

Dongle ordenagailuari konektatzen zaion halako gailu bat da, garai
batean softwarea ez pirateatzeko gako bat gordetzen zuen tramankulua eta
serie edo paralelo motako atakari konektatzen zitzaiona.

Testuinguruan sartzeko, GNOME mahaigaineko kontrol-zentroari dagokion
POa da:

	#: ../panels/bluetooth/cc-bluetooth-panel.c:325
	#, fuzzy
	msgid "Plug in a dongle to use Bluetooth."
	msgstr "Konektatu txiskeroa Bluetooth-a erabiltzeko"

Frantsesez 'Cle' deitzen diote (giltza), gazteleraz berriz 'mochila'
bezala ezagutzen da.

Ez dakit nola euskaratu... Batzuk USB 'arkatzari' txiskeroa ere esaten
diote, baina ez dut egokia denik uste.

Zuen iritzien zain geratzen naiz, mila esker,

Dooteo



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago