Aupa,

Aspaldi esan nuen Librezaleren azalean iragarri nahi nuela CyanogenMod Euskaraz, artikulu hau atera zait, ekarpenik egin nahi baduzue aurrera, ondo baderitzozue argi berdea emango diot aste honetan:

*CyanogenMod Android Euskaraz*.

Eguneroko
teknologiaren erabilera PCetatik mugikorretara pasatuz joan ahala,
konplikatzen doa Librezaleren helburua, erabiltzailearen
burujabetasunean oinarritutako helburu guztien gisara.

Firefox OS Euskaraz
[1] mantentzen du Librezalek hasieratik epe luzera egindako apustu
batean, baina gaur sakelako gailuetan Androidak dira nagusi eta bide
horretatik ere bagabiltza.

Androidak pluralean bai,
librea den oinarrizko Android AOSP [2] ez delako jendearen eskuetara
heltzen dena. Telefono ekoizleek elkarrengandik bereizteko ordezko
eta gehigarriz osatzen baitute bakoitzak bere Androida.

Euskara gehigarri
jabedun horietako bat gisa agertzen hasi zen Androideetan, markaren
arabera kalitate aldakorreko itzulpen desberdinak eskuratzen ditu
erosleak, edo bata bera ere ez.[3]

Itzulpen ofizial
baten gabezia ez zen euskal ahalegin komunitariorik egin ez delako,
egin egin ziren [4], baina AOSP librea bada ere Google etxearen kontrol
estuaren menpe dago eta itzulpenetan ez du komunitatearen laguntza
onartu.

Android 5.0 Lollipop
iragartzearekin batera Googlek Euskarara itzulpen ofiziala iragarri zuen ere[5], baina itzulpen horrek ez zuen git zerbitzaritik kontsumitzailearen
eskuetara doan bide ofiziala egin. Horrek ez du esan nahi
ezin dela erabili, CyanogenMod ekimenak zabaldu zion
bidea.

AOSP itzulpen
ofizialari Crowdin[6] zerbitzarian auzolanean egindako CyanogenMod
gehigarrien itzulpenak gehitu eta Artxila murtxila,
enpresen interes eta
kapritxoetatik apur bat askeagoa den Android bat Euskaraz.

CyanogenMod instalatu nahi baduzu bateragarria den
gailu bat behar duzu [7], sistema eragilea gailuko konpilatzen da eta
denek ez dute bertsio ofiziala. Ofiziala ez den bertsiorik ez badago
agian XDA foroan [8] bertsio ez ofizialen bat lortu dezakezu. Kontuan izan
CyanogenMod 12 bertsiotik aurrera dagoela euskaraz.[9]

[1] http://librezale.eus/wiki/Firefox_OS
[2] https://source.android.com/
[3] http://www.teknopata.eus/tabletak-telefonoak-euskara-diagnostikoa
[4] http://androideuskaraz.akting.eu/blog/
[5] https://ausdroid.net/2014/10/16/google-announces-android-5-0-lollipop-alongside-nexus-6-nexus-9-nexus-player-android-tv/
[6] https://crowdin.com/project/cyanogenmod
[7] http://wiki.cyanogenmod.org/w/Devices#cmversions=%2212%22,%2212.1%22;
[8] http://www.xda-developers.com/
[9] http://librezale.eus/wiki/CyanogenMod