[Librezale] [librezale] [terminologia] On-screen display

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Al, Ira 22, 21:37:06, CEST 2014


Kaixo guztioi,

Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 22
09:56):

> Egunon guztioi,
>
> Jatorrizko mezua: ig., 2014-09-21 22:00 +0200, egilea: Alexander
> Gabilondo
> > ig., 2014.eko iraren 21a 20:48(e)an, asier iturralde igorleak idatzi
> zuen:
> > > Aupa zuek,
> > >
> > > aspaldi honetan Linux Mint-en itzulpenari errepaso bat ematen ari naiz.
> > >
> > > Cinnamon [1] euskaratzen ari nintzela "On-screen display"[2] terminoa
> > > aurkitu dut.
> > > Nola itzuliko zenukete? Eta bere laburdura, OSD?
> > >
> > > Bila ibili naiz baina ez dut ezer aurkitu.
> > >
> > > izan libre izan euskaldun
> > >
> > > Asier Iturralde Sarasola
> > >
> > > [1]
> > >
> https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+pots/cinnamon/eu/+translate
> > > [2] http://en.wikipedia.org/wiki/On-screen_display
> > >
> > >
>
> > Pantaila gaineko adierazleak??
>
> Xchat aplikazioan honela euskaratu zen:
> msgid "On-screen display"
> msgstr "Pantaila gaineko mezuak"
>
> Eta OSD laburdura dagoen horretan utzi zen.
>
> Bestetik, nire Itz. memorietan hau aurkitu dut (agian erabilgarri izango
> duzulekoan kopiatzen dut):
>
> msgid "On-Screen Keyboard"
> msgstr "Pantailako teklatua"
>
> Dooteo
>

Twitter bidez ere luzatu dut galdera eta Gorka Azkarate eta Elhuyar
Itzulpenakekin
izandako elkarrizketan "Pantailako bistaratzea" proposamena agertu da [1].

"On-screen display"-ren itzulpen orokor bezala "Pantaila gaineko mezuak"
egokia
iruditzen zait, baina Cinnamon-en kasuan laneko areen hautatzaile moduko
zerbaiti
buruz ari gara eta behar bada egokiagoa da "Pantailako bistaratzea" edo
"Pantailan bistaratzea" edo antzeko zerbait erabiltzea.
Cinnamon-en webguneko artikulu honetan nahiko ondo azaltzen dute,
bertako irudiak ikusita errazagoa da zer den ulertzea:
http://cinnamon.linuxmint.com/?p=207

Itzuli beharreko kate guztiak laneko areen ezarpenen leihoan agertzen dira,
pantaila-argazki honetan ikus dezakezuen bezala:
http://imgur.com/3gRP8fG

On-Screen Display (OSD)
    Enable workspace OSD
        Workspace OSD duration
        Workspace OSD horizontal position
        Workspace OSD vertical position

Ze iruditzen zaizue honela itzultzea:

Pantailan bistaratzea
    Gaitu laneko areak pantailan bistaratzea
        Laneko areen pantailako bistaratzearen iraupena
        Laneko areen pantailako bistaratzearen kokapen horizontala
        Laneko areen pantailako bistaratzearen kokapen bertikala

[1] https://twitter.com/aldatsa/status/513756087603171328

izan libre izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140922/8d8ac97c/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago