[Librezale] [librezale] [terminologia] On-screen display
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Ira 23, 11:04:27, CEST 2014
Egunon Asier,
Jatorrizko mezua: al., 2014-09-22 21:37 +0200, egilea: asier iturralde
> Kaixo guztioi,
>
> Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak
> 22 09:56):
> (...)
>
>
> Twitter bidez ere luzatu dut galdera eta Gorka Azkarate eta Elhuyar
> Itzulpenakekin
> izandako elkarrizketan "Pantailako bistaratzea" proposamena agertu da
> [1].
>
>
> "On-screen display"-ren itzulpen orokor bezala "Pantaila gaineko
> mezuak" egokia
> iruditzen zait, baina Cinnamon-en kasuan laneko areen hautatzaile
> moduko zerbaiti
> buruz ari gara eta behar bada egokiagoa da "Pantailako bistaratzea"
> edo
> "Pantailan bistaratzea" edo antzeko zerbait erabiltzea.
> Cinnamon-en webguneko artikulu honetan nahiko ondo azaltzen dute,
> bertako irudiak ikusita errazagoa da zer den ulertzea:
> http://cinnamon.linuxmint.com/?p=207
>
>
> Itzuli beharreko kate guztiak laneko areen ezarpenen leihoan agertzen
> dira,
>
> pantaila-argazki honetan ikus dezakezuen bezala:
> http://imgur.com/3gRP8fG
>
>
> On-Screen Display (OSD)
> Enable workspace OSD
> Workspace OSD duration
>
> Workspace OSD horizontal position
> Workspace OSD vertical position
>
>
> Ze iruditzen zaizue honela itzultzea:
>
>
> Pantailan bistaratzea
>
> Gaitu laneko areak pantailan bistaratzea
> Laneko areen pantailako bistaratzearen iraupena
>
> Laneko areak pantailako bistaratzearen kokapen horizontala
> Laneko areen pantailako bistaratzearen kokapen bertikala
'Pantailan bistaratzea' 'pantailako bistaratzea' baino egokiagoa
iruditzen zait. Eta elkarrizketa-koadroa txukunago agertzeko, honela
euskaratuko nuke:
Pantailan bistaratzea
Gaitu laneko areak pantailan bistaratzea
Iraupena
Kokapen horizontala ____ pantailaren zabaleraren %
Kokapen bertikala ____ pantailaren altueraren %
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago