[Librezale] kopiak alderatu?

Ixiar Iza Agirre i.iza a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 19, 11:13:35, CET 2014


Kaixo:
Nik uste dut Dooteok jarritako definizioa nahasgarria dela. Izan ere,
"collate" eta "interleave" aditzen objektua ez da berdina definizio
horretan eta inprimatzeko aukeretan. Dooteok jarritako definizioan,
dokumentu osoa da erreferentzia. Inprimatzeko aukeretan, berriz (nire
esperientzia mugatuan), dokumentuaren orri bakoitza.
Horregatik, inprimatzeko aukeretan "collate" erantzuten badugu (tartekatu),
dokumentu osoak inprimatzen dira bata bestearen atzetik, eta ez orri
berdinak multzoka: orriak dokumentuetan tartekatzen dira.
Alegia, 3 orriko dokumentu baten 3 kopia nahi baditugu (1. dok, 2. dok, 3.
dok), eta dokumentuak osorik jaso ("interleaved" beharrean), orriak
tartekatuta inprimatu behar da: 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3

Beharbada, "collate"ren definizioa zuzendu genezake, nahasmenik eragin ez
dezan.



*Ixiar Iza Agirre*

2014-11-19 10:15 GMT+01:00 Dooteo <dooteo a bildua zundan.com>:

> Egunon guztioi,
>
> Jatorrizko mezua: az., 2014-11-19 00:53 +0100, egilea: Alexander
> Gabilondo
> > Kaixo lagunak:
> >
> > Gnomen inprimaketako menuan kopiak egin behar ditugunean 11 22 33 egin
> > ordez 123 123 123 egiteko moduari euskaraz "alderatu" esaten dio eta nik
> > ez diot sentsurik ikusten. Gazteleraz "intercalar" eta ingelesez
> > "collate" esaten diote. Euskaraz Euskalterm "tartekatu" proposatzen du.
> > Zer iruditzen zaizue?
>
> libgnomeprintui_eu.po PO fitxategian agertzen dena:
>
>         #. Collate
>         #: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:583
>         msgid "C_ollate"
>         msgstr "_Alderatu"
>
>         #: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:588
>         msgid ""
>         "If copies of the document are printed separately, one after
> another,
> rather "
>         "than being interleaved"
>         msgstr ""
>         "Dokumentuaren kopiak aparte inprimatzen direnean, bat bestearen
> atzetik, "
>         "tartekatu ordez"
>
> Horren ondorioz 'collate' ez da 'tartekatu'. 'collate'k zera adierazten
> du: aurreneko kopiaren orrialde guztiak inprimatzen direla, eta gero 2.
> kopiarenak.
>
> Aipatzen duzun 'tartekatu' terminoak berriz aurrenik 1. orrialdearen
> kopia guztiak inprimatuko direla, eta ondoren 2. orrialdearen kopiak,
> eta horrela beste orrialde guztiekin.
>
> 'Alderatu' aukera ez bada aktibatzen, kopiak tartekatuta inprimatzen
> ditu. Aktibatuta egonez gero, aurrenik 1.kopiaren orrialde guztiak
> inprimatuko ditu, eta ondoren 2. kopiarenak...
>
> Pantailaren argazkia bidaltzekotan nago baina ez dakit Librezaleko
> posta-zerrendak halakorik uzten digun.
>
> Beraz, GNOMEn dagoen horretan ongi dagoela iruditzen zait.
>
> Dooteo
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141119/68818032/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago