[Librezale] kopiak alderatu?

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ost, Aza 19, 12:47:18, CET 2014


Egunon Ixiar

Jatorrizko mezua: az., 2014-11-19 11:13 +0100, egilea: Ixiar Iza Agirre
> Kaixo: 
> 
> Nik uste dut Dooteok jarritako definizioa nahasgarria dela. Izan ere,
> "collate" eta "interleave" aditzen objektua ez da berdina definizio
> horretan eta inprimatzeko aukeretan. Dooteok jarritako definizioan,
> dokumentu osoa da erreferentzia. Inprimatzeko aukeretan, berriz (nire
> esperientzia mugatuan), dokumentuaren orri bakoitza.

Nire azalpenean ez da dokumentu osoa edo ez-osoa aipatzen, 'alderatu'
aukera dokumentu bateko orrialde batzuk soilik inprimatzean ere
erabilgarri dagoelako. Eta dagokigun kasuan, orrialde bakar baten
hainbat kopia inprimatzea nahi batidugu ere erabilgarri dago :) 

> Horregatik, inprimatzeko aukeretan "collate" erantzuten badugu
> (tartekatu), dokumentu osoak inprimatzen dira bata bestearen atzetik,
> eta ez orri berdinak multzoka: orriak dokumentuetan tartekatzen dira.

Testuinguru honetako 'collate'-ren itzulpen egokia 'ordenatu'
litzateke. 

> Alegia, 3 orriko dokumentu baten 3 kopia nahi baditugu (1. dok, 2.
> dok, 3. dok), eta dokumentuak osorik jaso ("interleaved" beharrean),
> orriak tartekatuta inprimatu behar da: 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3

Ixiarren adibidearekin jarraituz, 'collate' aktibatuta  1, 2, 3, 1, 2,
3, 1, 2, 3 inprimatuko zatekeen (kopien arabera ordenatuta).
Desaktibatuta berriz 1,1,1,2,2,2,3,3,3 (orrialdeka ordenatuta).

Microsoft-en 'intercalar' deitzen diote, eta dagokion hitza 'tartekatu'
litzateke. Baina 'intercalar'-en esanahia hau da [1]:
	"poner una cosa entre otras que forman un conjunto "

[1]http://es.thefreedictionary.com/intercalar

Oker ez badut ulertzen, eta testuinguru honetan, kopia bakoitzak talde
bat sortzen du. 'collate' desaktibatuta dagoenean kopien orrialdeak
elkarrekin _tartekatzen_ dira, eta aktibatuta dagoenean _ez_ dira
tartekatzen. 

Ondorioz,  'tartekatu' ez nuke 'collate'-ren itzulpen gisa erabiliko,
nahiz eta EuskalTerm-en horrela ageri.

Elhuyarren hiztegian 'alderatu' terminoaren 2. adieran honakoa dugu:

	apartar(se), separar(se)

Uste dut hori izan zela itzulpena egitean erabili zen kontzeptua: kopiak
bereiztuta ateratzea = 'alderatu' (collate) aktibatuta

> Beharbada, "collate"ren definizioa zuzendu genezake, nahasmenik eragin
> ez dezan.

Agian itzulpen egokia edo adierazgarriagoa 'taldekatua' litzateke. 

Zer diozue?

Dooteo

> 
> 
> Ixiar Iza Agirre
> 
> 
> 
> 
> 
> 2014-11-19 10:15 GMT+01:00 Dooteo <dooteo a bildua zundan.com>:
>         Egunon guztioi,
>         
>         Jatorrizko mezua: az., 2014-11-19 00:53 +0100, egilea:
>         Alexander
>         Gabilondo
>         > Kaixo lagunak:
>         >
>         > Gnomen inprimaketako menuan kopiak egin behar ditugunean 11
>         22 33 egin
>         > ordez 123 123 123 egiteko moduari euskaraz "alderatu" esaten
>         dio eta nik
>         > ez diot sentsurik ikusten. Gazteleraz "intercalar" eta
>         ingelesez
>         > "collate" esaten diote. Euskaraz Euskalterm "tartekatu"
>         proposatzen du.
>         > Zer iruditzen zaizue?
>         
>         libgnomeprintui_eu.po PO fitxategian agertzen dena:
>         
>                 #. Collate
>                 #: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:583
>                 msgid "C_ollate"
>                 msgstr "_Alderatu"
>         
>                 #: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:588
>                 msgid ""
>                 "If copies of the document are printed separately, one
>         after another,
>         rather "
>                 "than being interleaved"
>                 msgstr ""
>                 "Dokumentuaren kopiak aparte inprimatzen direnean, bat
>         bestearen
>         atzetik, "
>                 "tartekatu ordez"
>         
>         Horren ondorioz 'collate' ez da 'tartekatu'. 'collate'k zera
>         adierazten
>         du: aurreneko kopiaren orrialde guztiak inprimatzen direla,
>         eta gero 2.
>         kopiarenak.
>         
>         Aipatzen duzun 'tartekatu' terminoak berriz aurrenik 1.
>         orrialdearen
>         kopia guztiak inprimatuko direla, eta ondoren 2. orrialdearen
>         kopiak,
>         eta horrela beste orrialde guztiekin.
>         
>         'Alderatu' aukera ez bada aktibatzen, kopiak tartekatuta
>         inprimatzen
>         ditu. Aktibatuta egonez gero, aurrenik 1.kopiaren orrialde
>         guztiak
>         inprimatuko ditu, eta ondoren 2. kopiarenak...
>         
>         Pantailaren argazkia bidaltzekotan nago baina ez dakit
>         Librezaleko
>         posta-zerrendak halakorik uzten digun.
>         
>         Beraz, GNOMEn dagoen horretan ongi dagoela iruditzen zait.
>         
>         Dooteo
>         
>         
>         
>         
>         _______________________________________________
>         Librezale mailing list
>         Librezale a bildua librezale.org
>         http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>         
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago