[Librezale] kopiak alderatu?

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ost, Aza 19, 10:15:28, CET 2014


Egunon guztioi,

Jatorrizko mezua: az., 2014-11-19 00:53 +0100, egilea: Alexander
Gabilondo
> Kaixo lagunak:
> 
> Gnomen inprimaketako menuan kopiak egin behar ditugunean 11 22 33 egin 
> ordez 123 123 123 egiteko moduari euskaraz "alderatu" esaten dio eta nik 
> ez diot sentsurik ikusten. Gazteleraz "intercalar" eta ingelesez 
> "collate" esaten diote. Euskaraz Euskalterm "tartekatu" proposatzen du. 
> Zer iruditzen zaizue?

libgnomeprintui_eu.po PO fitxategian agertzen dena:

	#. Collate
	#: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:583
	msgid "C_ollate"
	msgstr "_Alderatu"

	#: ../libgnomeprintui/gnome-print-copies.c:588
	msgid ""
	"If copies of the document are printed separately, one after another,
rather "
	"than being interleaved"
	msgstr ""
	"Dokumentuaren kopiak aparte inprimatzen direnean, bat bestearen
atzetik, "
	"tartekatu ordez"

Horren ondorioz 'collate' ez da 'tartekatu'. 'collate'k zera adierazten
du: aurreneko kopiaren orrialde guztiak inprimatzen direla, eta gero 2.
kopiarenak.

Aipatzen duzun 'tartekatu' terminoak berriz aurrenik 1. orrialdearen
kopia guztiak inprimatuko direla, eta ondoren 2. orrialdearen kopiak,
eta horrela beste orrialde guztiekin.

'Alderatu' aukera ez bada aktibatzen, kopiak tartekatuta inprimatzen
ditu. Aktibatuta egonez gero, aurrenik 1.kopiaren orrialde guztiak
inprimatuko ditu, eta ondoren 2. kopiarenak...

Pantailaren argazkia bidaltzekotan nago baina ez dakit Librezaleko
posta-zerrendak halakorik uzten digun.

Beraz, GNOMEn dagoen horretan ongi dagoela iruditzen zait.

Dooteo







Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago