[Librezale] [Terminologia] Review

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Iga, Mar 16, 19:03:25, CET 2014


ig., 2014.eko marren 16a 18:37(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Arratsalde on denoi,
>
> Ubunturen Unity 8rako kate batzuk itzultzen hasi naiz, eta 
> software-zentroan dagoeneko itzulita geneukan hitz batek zalantza 
> sortu dit. _Jendeak aplikazio bati buruz idatzitako "kritikak"_ 
> ingelesez "review" hitzarekin azaltzen dira.
>
> Ez dakit zergatik, uste dut nik itzuli nuela hitz hori "berrikuspen" 
> gisa, gehiegi pentsatu gabe. Baina orain iruditzen zait review-ren 
> beste adiera baterako erabili behar dela "berrikuspen", 
> medikuntzarako-eta.
> Elhuyarren "kritika/aipamen" azaltzen da, eta ez dakit horietako bat 
> hartu, edo beste moduren batean itzuli ohi den kasu hauetan.
> Mozillaren gehigarrien orrian ere "berrikuspen" gisa azaltzen da.
>
> Zuek nola itzuliko zenukete?
>
> Milesker!
>
>
Morris hiztegian "analisi", "azterketa" eta "txostena" ere aipatzen dira 
besteak beste baina software-zentroan egiten direnak hauek baino arinak 
direnez ni "kritika"rekin geratzen naiz.
Alex
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140316/b8fe7335/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago