[Librezale] [Terminologia] Review
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Mar 16, 18:37:09, CET 2014
Arratsalde on denoi,
Ubunturen Unity 8rako kate batzuk itzultzen hasi naiz, eta
software-zentroan dagoeneko itzulita geneukan hitz batek zalantza sortu
dit. _Jendeak aplikazio bati buruz idatzitako "kritikak"_ ingelesez
"review" hitzarekin azaltzen dira.
Ez dakit zergatik, uste dut nik itzuli nuela hitz hori "berrikuspen"
gisa, gehiegi pentsatu gabe. Baina orain iruditzen zait review-ren beste
adiera baterako erabili behar dela "berrikuspen", medikuntzarako-eta.
Elhuyarren "kritika/aipamen" azaltzen da, eta ez dakit horietako bat
hartu, edo beste moduren batean itzuli ohi den kasu hauetan.
Mozillaren gehigarrien orrian ere "berrikuspen" gisa azaltzen da.
Zuek nola itzuliko zenukete?
Milesker!
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140316/8c78f734/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago