[Librezale] Samsung mini euskaraz?

Joxe Rojas joxerg a bildua gmail.com
As, Eka 17, 08:56:04, CEST 2014


Egun on!

Izan liteke beste zeozer ere egotea tartean, baina uste dut Samsung eta
Sonyren euskaraketek badutela zerikusia hainbat telefono egilek eta
operadorek Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenarekin (1). Ez dut oso argi
Jaurlaritzaren konpromisoa norainokoa zen, baina pentsatzekoa da
euskaraketa, edo zati handi bat, Lakuatik irten dela...

(1)
http://paperekoa.berria.info/harian/2007-10-17/016/006/telefono_enpresek_eta_jaurlaritzak_euskara_sustatzeko_ituna_sinatu_dute.htm

Joxe


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko ekainak 16
17:40):

> El 15.06.2014 22:34, Alexander Gabilondo escribió:
>
>> * Aupa:
>>
>>
>>  Ea norbaitek laguntzen ahal didan: etxean bi Samsung mini smarphonea
>> dugu. Biek dute Android 2.3.6 bertsioa eguneratuta. Batean hizkuntzen
>> artean euskara zuen, aktibatu dut eta primeran dabil. Bestean euskara
>> ez da agertzen hizkuntzen artean. Ba al dakizu zergatik? eta nola
>> konpondu?
>>
>
> Aupa Alex:
>
> Nik dakidala, batean egotearen eta bestean ez egotearen arrazoia
> fabrikatzaile eta operadorearen kontu bat da. Zerrenda honetara orain dela
> hilabete batzuk izena eman zuen batek (ez dut bere izena gogoan) eta agian
> beste batzuk ere bazekiten honi buruz.
>
> Open Handset Alliance delakoak (azken finean Google-ek), ez dio euskarari
> sostengua ematen eta horregatik gailu gehienek dakarten sistema eragiletan
> ez da euskara eskaintzen. Baina antza denez [1], Samsung eta Sony-Ericsson
> telefonoek, batzuek behintzat, badute euskararen eta kalananaren itzulpena
> eginda eta txertatua. Itzulpen hori nondik datorren eta nola kudeatzen den
> Librezaleko kideok ez dakigulakoan nago. Norbaitek informaziorik badu esan
> dezala!
>
> Nik ulertu dudanagatik, fabrikatzaile bi horiek Android euskara eta
> katalana barne zutela ateratzen hasi ziren beraien lantegietatik modelo
> batzuetatik aurrera (ez dakit hori egiten jarraitzen duten). Baina
> operadore askok beraien Android egokituak (App batzuk aurre instalatuak...)
> sartzen dituzte eta horregatik euskararen aukera desagertzen da.
>
> Horregatik, telefonoaren jatorriaren arabera, euskara agertuko da ala ez
> da agertuko. Eta ez dakigu zein fabrikatzailek eta modelok duten (edo
> zuten) aukera hori, ezta merkatu librean erositako telefonoa izan behar
> zuen ezinbestez ala operadore batzuek beraien moldaketak ez sartzeagatik
> euskararen aukera mantentzen zuten.
>
> Oraintxe bertan beste zalantza bat sortu zait. Sistema eragilea eguneratuz
> gero euskararen aukerarekin zer gertatuko ote da?
>
> Sasi-informazio hau baliagarria izatea espero dut.
>
> [1] Bilatu "Samsung" hemen: http://androideuskaraz.akting.
> eu/blog/emandako-pausoen-laburpena/
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
Joxe Rojas
http://www.teknopata.net
joxerg a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140617/bd0637b8/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago