[Librezale] Samsung mini euskaraz?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Eka 16, 17:40:29, CEST 2014


El 15.06.2014 22:34, Alexander Gabilondo escribió:
> * Aupa:
>
>  Ea norbaitek laguntzen ahal didan: etxean bi Samsung mini smarphonea
> dugu. Biek dute Android 2.3.6 bertsioa eguneratuta. Batean hizkuntzen
> artean euskara zuen, aktibatu dut eta primeran dabil. Bestean euskara
> ez da agertzen hizkuntzen artean. Ba al dakizu zergatik? eta nola
> konpondu?

Aupa Alex:

Nik dakidala, batean egotearen eta bestean ez egotearen arrazoia 
fabrikatzaile eta operadorearen kontu bat da. Zerrenda honetara orain 
dela hilabete batzuk izena eman zuen batek (ez dut bere izena gogoan) 
eta agian beste batzuk ere bazekiten honi buruz.

Open Handset Alliance delakoak (azken finean Google-ek), ez dio 
euskarari sostengua ematen eta horregatik gailu gehienek dakarten 
sistema eragiletan ez da euskara eskaintzen. Baina antza denez [1], 
Samsung eta Sony-Ericsson telefonoek, batzuek behintzat, badute 
euskararen eta kalananaren itzulpena eginda eta txertatua. Itzulpen hori 
nondik datorren eta nola kudeatzen den Librezaleko kideok ez 
dakigulakoan nago. Norbaitek informaziorik badu esan dezala!

Nik ulertu dudanagatik, fabrikatzaile bi horiek Android euskara eta 
katalana barne zutela ateratzen hasi ziren beraien lantegietatik modelo 
batzuetatik aurrera (ez dakit hori egiten jarraitzen duten). Baina 
operadore askok beraien Android egokituak (App batzuk aurre 
instalatuak...) sartzen dituzte eta horregatik euskararen aukera 
desagertzen da.

Horregatik, telefonoaren jatorriaren arabera, euskara agertuko da ala 
ez da agertuko. Eta ez dakigu zein fabrikatzailek eta modelok duten (edo 
zuten) aukera hori, ezta merkatu librean erositako telefonoa izan behar 
zuen ezinbestez ala operadore batzuek beraien moldaketak ez sartzeagatik 
euskararen aukera mantentzen zuten.

Oraintxe bertan beste zalantza bat sortu zait. Sistema eragilea 
eguneratuz gero euskararen aukerarekin zer gertatuko ote da?

Sasi-informazio hau baliagarria izatea espero dut.

[1] Bilatu "Samsung" hemen: 
http://androideuskaraz.akting.eu/blog/emandako-pausoen-laburpena/

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago