Egun on!
Izan liteke beste zeozer ere egotea tartean, baina uste dut Samsung eta Sonyren euskaraketek badutela zerikusia hainbat telefono egilek eta operadorek Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenarekin (1). Ez dut oso argi Jaurlaritzaren konpromisoa norainokoa zen, baina pentsatzekoa da euskaraketa, edo zati handi bat, Lakuatik irten dela...
(1) http://paperekoa.berria.info/harian/2007-10-17/016/006/telefono_enpresek_eta_jaurlaritzak_euskara_sustatzeko_ituna_sinatu_dute.htm
Joxe
El 15.06.2014 22:34, Alexander Gabilondo escribió:
* Aupa:
 Ea norbaitek laguntzen ahal didan: etxean bi Samsung mini smarphonea
dugu. Biek dute Android 2.3.6 bertsioa eguneratuta. Batean hizkuntzen
artean euskara zuen, aktibatu dut eta primeran dabil. Bestean euskara
ez da agertzen hizkuntzen artean. Ba al dakizu zergatik? eta nola
konpondu?
Aupa Alex:
Nik dakidala, batean egotearen eta bestean ez egotearen arrazoia fabrikatzaile eta operadorearen kontu bat da. Zerrenda honetara orain dela hilabete batzuk izena eman zuen batek (ez dut bere izena gogoan) eta agian beste batzuk ere bazekiten honi buruz.
Open Handset Alliance delakoak (azken finean Google-ek), ez dio euskarari sostengua ematen eta horregatik gailu gehienek dakarten sistema eragiletan ez da euskara eskaintzen. Baina antza denez [1], Samsung eta Sony-Ericsson telefonoek, batzuek behintzat, badute euskararen eta kalananaren itzulpena eginda eta txertatua. Itzulpen hori nondik datorren eta nola kudeatzen den Librezaleko kideok ez dakigulakoan nago. Norbaitek informaziorik badu esan dezala!
Nik ulertu dudanagatik, fabrikatzaile bi horiek Android euskara eta katalana barne zutela ateratzen hasi ziren beraien lantegietatik modelo batzuetatik aurrera (ez dakit hori egiten jarraitzen duten). Baina operadore askok beraien Android egokituak (App batzuk aurre instalatuak...) sartzen dituzte eta horregatik euskararen aukera desagertzen da.
Horregatik, telefonoaren jatorriaren arabera, euskara agertuko da ala ez da agertuko. Eta ez dakigu zein fabrikatzailek eta modelok duten (edo zuten) aukera hori, ezta merkatu librean erositako telefonoa izan behar zuen ezinbestez ala operadore batzuek beraien moldaketak ez sartzeagatik euskararen aukera mantentzen zuten.
Oraintxe bertan beste zalantza bat sortu zait. Sistema eragilea eguneratuz gero euskararen aukerarekin zer gertatuko ote da?
Sasi-informazio hau baliagarria izatea espero dut.
[1] Bilatu "Samsung" hemen: http://androideuskaraz.akting.eu/blog/emandako-pausoen-laburpena/
Goraintziak,
Txopi.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Joxe Rojas
http://www.teknopata.net
joxerg@gmail.com