[Librezale] Marketplace itzultzen
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Eka 12, 22:15:18, CEST 2014
og., 2014.eko ekaren 12a 19:22(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>
> PO fitxategiak deskargatuta goiko aldaketak ez dira galtzen? Uste nuen
> hori proiektu bat pertsona bakarrak itzultzen zuenean soilik zela
> egokia. Bestela agian biok gauza bera itzultzen ari gara jakin gabe...
> Axola ez bazaizu, hobe dena Verbatim-etik egiten badugu...
Egiten ari naizena da PO fitxategia deskargatu, 30-40 minutuz itzuli eta
berriro POa igo.
POa deskargatu nuenean zegoen azken aldaketa begiratzen dut -adibidez
orain hau jartzen du: 2014-06-12 16:40 (asiersar
<https://localize.mozilla.org/accounts/asiersar/>)-, eta igotzera
noanean dagoena. Berdina bada, nik ulertzen dut ez dagoela arazorik, zuk
ez duzula bitartean aldaketarik egin.
Ni itzulpena lokalean egiten ari naizen bitartean zuk aldaketaren bat
egin baduzu, orduan kontu gehiago izan behar dut. Dena den, POa
igotzerakoan beti erabiltzen dut "Merge the file with the current file
and turn conflicts into suggestions" aukera, eta horrekin ia seguru nago
ez ditudala zure aldaketak zapaltzen, baizik eta nireak iradokizun
modura agertzen direla.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140612/61fed811/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago